551 Zenbakia 2010-10-22 / 2010-10-29
Historian zehar, milaka profezia egin dira munduaren amaierari buruz eta orain arte, denek huts egin dute. Iragarkizun mota asko daude baina guztien artean, hondamendi naturalak eta gudak dira bakarrik iragarri izan direnak.
Gaur egun, 2008an 2012 filmaren estreinaldia eman zenetik, jende ugariren artean ipini da modan mundua urte horretan amaituko dela. Iragarpen hau Maiek egin zuten eta ziotenez, 2012ko abenduaren 22an gorrotoaren eta gatazken mundu hau bere bukaerara ailegatuko da. Hortik aurrera, armoniaren eta errespetuaren etapa berri bat sortuko da eta planetari kalte egiten dion espezie bezala desagertu edo gure ulermenean pauso bat arago joan eta unibertsoarekin sinkronizatzearen artean hautatu beharko dugu.
Baina, Maiak ez ziren izan profeziak egin zituzten bakarrak. Profeta famatuenetariko bat Nostradamus (Michel de Notre?Dame, 1503?1566) izan zen eta bere pronostikoak oso anitzak izan ziren. Zioenez, 1999. urtearen irailean guda ikaragarri bat egongo zen eta izaki bizidun guztiak hil egingo ziren. Argazkia:Shayan (USA)
Hainbeste profezia daude munduaren amaierari buruz, hemen iragarpen ziurren eta errepikatuenen laburpen doakizue.
Meteorito baten talka: kausarik logikoena eta popularrena da. Kontuan hartzen badugu horrelako batek dinosauroak akabatu zituela, ikus dezakegu lurra diana txiki bat izan arren, probabilitate handiak daudela gertatzeko eta nahikoa da kilometro bateko diametroa izatea gizakia desagerrarazteko.Lurretik oso hurbil pasatu zen meteorito bat 1983. urtearen martxoan, baina ez zen detektatu gelditzeko beranduegi izan zen arte.
Estralurtarrekin topo egitea: gu konkistatzera etorriko balira, ez genuke ezer egiterik beraien armen aurka. Eta bakea bilatuz etorriko balira ere, bakarrik sozietatean gertatutako zen aldaketarekin, txarregia izan ahalko zen gure munduarentzat.
Holokausto nuklearra: hainbat alditan egon gara gatazka nuklear baten atarian eta jendea ez da jabetu hortaz. Esate baterako, 1979ko azaroaren 9an, hegazkin kanadar eta estatubatuarrak aireratu egin ziren erasotzeko eta suntsitzeko aginduarekin. Izan ere, zen amerikarrek zinta sobietar bat eskuratu zuten non erasotzeko aginduak zeuden; alarma denborak sei minutu iraun zuen. AEBtako presidenteari ez zioten momentuan informatu. Hamar hilabete geroago zerbait antzekoa gertatu zen. Pieza informatiko bat apurtu zen eta ondorioz, seinale batek eraso sobietiko nuklearra egon zela adierazi zuen eta arazoa momentuan konpondu izan ez balitz, milioika pertsona hilko ziratekeen. Ideia hau ez da horren desproportzionatua eta urte askotan zehar edukiko dugu arriskua.
Hondamendi anbientala: beroketa globalari gehitzen badiogu ozono kaparen zuloa, deforestazioa, animalien desagertzea eta kutsadura, ezagutzen duguna denbora gutxian aldatu daiteke. Aldatu ezean, amaiera luzea eta agonikoa izango da gizakiarentzat. Argazkia: MontyPython
Gaixotasun larriak: gerta liteke etorkizunean gaixotasun batek gizatasun parte handi bat hiltzea, izurriak egin zuen bezala. Europan, izurri beltzak biztanleriaren herena akabatu zuen Erdi Aroan eta Ameriketan europarrek eramandako gaixotasunak bertakoen biztanleria erdira murriztu zuen.
Apokalipsia: erlijio gehienetan hasiera eta amaiera bana existitzen da. Kristau, musulman eta judutarrak bat datoz esanez, egun batean jainkoak munduari amaiera emango diola modu batean edo bestean.
Badaude aukera gehiago, hala nola eguzkiaren jardueran aldaketa bat, Hirugarren Munduko Guda, gizakiaren eboluzio okerra, baliabide naturalen xahutzea, izar baten hurbilketa gure eguzki sistemara... Eta askoz ere gehiago!
Munduaren amaieraren profezietan hutsegite handiak daude eta nik batzuk aipatuko ditut. Esaterako, 1910.urtean Halley kometarekin hasi ziren. Urte hartan deskubritu zuten kometaren isatsak gas toxikoa zuela eta jende askok pentsatu zuen isatsarekin talka egitean itota hilko zirela. Bestaldetik, lehen esan dudan bezala, Nostradamusen profezia dago bete ez zena. Eta azkenik, 2000 efektua aipatuko dut; bere ondorioei buruz pentsatzean, jendea beldur zen ordenagailuak 1900.urtera bueltatu zitezkeela eta. Egia da arazo batzuk egon zirela baina oso txikiak izan ziren.
Baliteke munduaren amaiera inoiz ez ematea, edo oraintxe bertan aritzea gertatzen, baina inor ez dago ziur noiz eta nola izango den. Jazoeren gainean egon gaitezke ziur, eta etorkizuna, gutxienez gehiengoentzat, suposizio hutsa da.