550 Zenbakia 2010-10-15 / 2010-10-22

Euskonews Gaztea

Gaiak: Mugak gaindituz. Hirueledun izaitea

ALONSO, Cynthia OLASAGASTI, Leire

Donibane Lohizuneko DONA MARIA KOLEGIOko ikasleak



Goizetan Hondarribitik Donibane Lohizune–raino joaiten den errepidea begiratzen badugu ikusten ahal da badirela autobus ainitz gazteez beteta, Hendaian, Urruñan eta Donibane Lohitzunen ikasten dutenak. Zergatik bestaldeko hainbeste gazte etortzen dira honaino ikastera ? Kokapen geografikoa

Bistan denez, kokapen geografikoak eragina badu. Azken finean, Hondarribitik Donibane Lohizuneraino 17 km baino ez dira, eta honek errazten du gazteen mobilitatea. Bestalde, muga desagertu zenetik fenomeno hau areagotu egin da. Izan ere, Europako herrien artean jendeak libroki mugitzen ahal direnetik askoz errazagoa da egunero muga trabeskatzea. Gai hau ilustratzeko, Irunen bizi den ikasle bati, elkarrizketa bat egin diogu.

Zergatik hemen ikasten duzue?

Nik hemen ikasten dut zeren eta nere gurasoek nahi dute; bainan ados naiz zeren eta hemen hezkuntza hobekiagoa da eta esaten dute gure etorkizunarentzat ere hobe dela.

Zer pentsatzen duzu frantses kulturaz?

Kultura diferente bat badute, bizitzako forma diferente bat. Gastronomia desberdina da eta ikasteko beste manera bat baduzue.

Zer da gehien gustatzen zaizuna frantses eskola batean izateaz?

Lagun gehiago ditudala eta haiekin hizkuntza diferenteak hitz egiten ahal ditudalako.

Zure ustez, zer da hoberena zuretzat, hona eskolara etortzea edo Irunen gelditzea?

Ni hemen ondo nago. Lagunak hemen eta han ditut eta parte horretatik oso ondo nago eta baita eskolan ere. Ez naiz kexatzen ahal parte horretatik .

Zenbat jendek muga pasatzen du goizero eskolarat etortzeko ?

Eskola honetan badira hogeita hamarren bat ikasle, baina kontuan hartu behar da Iparraldeko beste eskola batzuetan ere gauza bera gertatzen dela.

Zergatik Donibane Lohitzuneraino ekartzen dituzte haurrak Hendaia hurbilago ukanik?

Zeren eta Hendaian badira bestaldeko haur ainitz. Haien artean gazteleraz hitz egiten dute eta ez dugu oso ongi ikasten frantsesez.

Laguntzen du hizkuntza komun bat (euskara) izateak ?

Bai. hizkuntzarekin batera kultura ere komuna dugu beraz errazagoa da hemen izaitea. Ez gira sentitzen etxetik kanpo bagina bezala

Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu egunero?

Egunero bederen hiru hizkuntza erabiltzen ditut. Mugaz beste aldetik etortzen garen ikasle guztiak sail elebidunean gara (euskara eta frantsesa). Beraz egunero baditugu ikasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk frantsesez. Horretaz gain ingelesa eta gaztelera ere ikasten ditugu eskolan. Eta Irunen, bistan denez, gazteleraz eta euskaraz mintzatzen naiz. Bukaera

Ikusten dugunez mugaz bi aldetako gazteek badugu hiru hizkuntz ikasteko aukera. Honek ahalegin plus bat galde egiten digu, baina uste dugu luzera ate anitz irekiko dizkigula gure ikasketan eta gure lan bizitzan. Izan ere, egungo Europan hizkuntzek gero eta garrantzi gehiago badute. Noiz hasiko dira animatzen Iparraldeko gazteak Hegoaldera joatera ikastera?