Euskonews Gaztea
Gaiak: Moda, munduan barrena doan tendentzia erakargarria
ARTEAGA, Maitane AXPE, Oihane BERROYA, Iñaki EGUREN, Xabier SANTAMARINA, Andoni VAZ, Jonhatan
Bergarako ARANZADI IKASTOLAko ikasleak
Moda pertsona bat markatu edo berraldatzen duen tendentzia bat da, bai arropa, gehigarri edo osagarri, bizitzako estilo edota portatzeko moduari dagokionez. Garai edota leku espezifiko batzuek markatzen dituzten ohiturekin dago erlazionatuta, bereziki janzkeran eta apaintzean oinarritutako horiek.
Aipatu dugun bezala, janzkera denak epokatan egokitzen dira, eta epoka edo garai bakoitzean janzkera modu desberdinak egon daitezke, eta hauekin batera, moda tendentzia anitz. Hori dela eta, pertsona bakoitzak janzteko modu ezberdinak ditu; batzuek arropa diskretuak janzten dituzte, beste batzuek eleganteagoak, besteek zabal edo erakargarriak... Argazkia: Allerina & Glen MacLarty
Estilo edo tendentziarekin bat datorren janzkera daraman pertsonak nolabaiteko erlazioa izan behar du bere izaerarekin. Horrez gain, pertsona moderno ikus dadin, tendentziazko arropa erabili behar du eta esan bezala, hau bere izaerarekin bat etorri behar da. Honela, bere buruarekin eroso sentitzea lortzen du eta, era berean, besteei erakuste die modaren jarraitzailea dela.
Horretarako, hots, pertsona bat moderno eta era berean eroso sentitzeko, gorpuzkera desberdinak daudela jakitea garrantzitsua da eta hauetariko bakoitzak espezifikoa den zerbait behar duela berezitasunak nabarmentzeko eta akatsak ezkutatzeko.
Azken finean, modak denok erakartzen gaitu, eta era batera edo bestera, denok aprobetxatzen ditugu ematen dizkigun eskaintzak. Esate baterako, jende askorentzat bizitzako estilo antzeko bat izan daiteke, modelo edota diseinatzaileen kasuan; eta beste askorentzat beraien burua identifikatzeko era bat. MODAREN ASTEA hiriburu garrantzitsuenetan
Moda munduan barrena asko zabaldu da eta horren lekuko ditugu hainbat hiriburuetan egiten diren “modaren asteak” deituriko ekitaldiak.
Orain dela urte asko, modaren asteak komertziorako baliagarriak ziren ekitaldiak ziren, baina gaur egun, entretenimendurako eta komunikabideetarako egiten diren gertakariak baino ez dira. Egia esan, bertara komunikabideetakoak, pertsona famatuak eta moda aldizkarietako erredaktoreak gerturatzen dira, bereziki. Argazkia: kerryvaughan
Modaren aste hauek urtean birritan egiten dira hiriburu garrantzitsuenetan. Bertan, diseinatzaileek beraien udazken–negu eta udaberri–udako bildumak erakusten dituzte urtarriletik martxora bitartean.
Modaren ekitaldi hauek New Yorken hasten dira, Londresen jarraitzen dute, eta Milanokoaren ondoren, Parisen amaitzen dira. Hiriburu hauek tradizionalak dira moda munduan eta horregatik egiten dira bertan pasarela garrantzitsuenetarikoak. Ibiltokiak, munduan
Modaren ekitaldiak hiriburu askotan egiten dira, bertan daudelako ibiltoki garrantzitsuenak. Hauetariko batzuk dira Madril, Milan, Paris, New York, Londres eta Bartzelona.
Baina, badira beste zenbait aurrekoak bezain ezagunak ez direnak, nahiz eta beren tokia izan: Rio de Janeiro, Varsovia, Miami, Australia, Sao Paulo, Roma, Kanaria Handia, Lisboa, Oporto, Kolonbia, India (Delhi), Alemania edo Hong Kong, besteak beste. Diseinatzaile famatuak
Diseinatzaileei dagokienez ere, badira batzuk besteak baino ezagunagoak direnak, beraien produktuak gehiago saltzen direlako edota, orokorrean, fama handia lortu dutelako. Hauetariko batzuk dira, Donatella Versace, Giorgio Armani,Versacei, Prada, Gucci, Agatha Ruiz De la Prada, Dolce&Gabbana edota Adolfo Dominguez.
Eta hain garrantzitsu edo ezagunak ez direnak ere badira, esaterako, Alberta Ferreti, Max Mara, Cavalli, Tcherasi, Alessandro Dell'Acqua, Rocco Barocco, Blumarine, Iceberg, Gianfranco Ferr? edota Missoni.
Hainbat informazio iturrietan agertu denez, mundu mailan ezagunenak diren hamar diseinatzaileen izenak hauek dira: Ralph Lauren, Giorgio Armani, Marc Jacobs, Calvin Klein, Valentino, Tommy Hilfiger, Roberto Cavalli, Carolina Herrera, Donna Karan eta John Galiano.