548 Zenbakia 2010-10-01 / 2010-10-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Heziketa profesionaletik Unibertsitatera: geroz eta jauzi txikiagoa

MARTINEZ DE ILÁRDUYA, David

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Heziketa Profesionala eta unibertsitatea bateragarriak direla argi geratu da azken urteetan, eta gero eta gazte gehiagok aurrenekoa egin ondoren unibertsitatera joatea erabakitzen dute. Hori egitea buruan duzuenoi, urratsa ematea geroz eta errazagoa dela jakin. Argazkia: dcJohn

Orain dela urte batzuk, hezkutnza profesionala maila baxuko ikasleentzako pentsatuta zegoen, hau da, unibertsitatera joatea oso zaila zuten ikasleentzako zen normalean. Estatuko familiek pentsatzen zuten maila altuko ikasleak unibertsitatera joan behar zirela, eta aldiz, mailak errepikatu zituzten ikasleek eta oro har, nota txarrak ateratzen zituztenek heziketa profesionalaren bidea hartu behar zutela, zerbaitetan lan egin aurretik.

Gaur egun gauzak asko aldatu dira eta heziketa profesionalari gero eta garrantzia gehiago ematen zaio; bertan eskuratutako titulazioak mundu osoan balorazio oso altuak izaten dituzte. Halere, bide hau hautatzen duten ikasle askok, lan mundura zuzenean joan ordez nahiago dute unibertsitatera joan beraien curriculumak osatzeko. Kuporik gabe

Orain arte, unibertsitateko karreretan kupo bat gordetzen zen heziketa profesionala egin eta beraien ikasketak unibertsitatean jarraitu nahi zituzten ikasleentzat kupo bat gordetzen zen. Kasu batzuetan, %15–etik %30–era zen eta beste kasu batzuetan %7–tik %15–era. Argazkia: shonk

Baina egoera aldatu egin da, eta unibertsitatera joateko baldintza berriekin heziketa profesionalaren titulu altuena duten ikasleek inongo kuporik gabe eta hauta–proba egin gabe joan ahal dira unibertsitatera. Sarbide notak

Heziketa profesionaletik datorren ikasle bat unibertsitatean onartua izateko kontuan hartzen den beste ikuspegi bat ikaslearen notak dira. Heziketa profesionalaren kasuan, goi zikloko batez besteko nota kalkulatzen da eta ikasleak aukeratutako hautazko irakasgaien bi nota onenak gehitzen zaizkio batez besteko nota finala lortuz.

Gaur, heziketa profesionalean titulatutako ikasleek unibertsitateko 60 karrera baino gehiago egin ahal dituzte. Eta hori ez da dena; aurretik eginiko ikasketak kredituengatik baliozkotzen diete eta ondorioz, gehienetan ez dute lehenengo kurtso akademikoa egin behar izaten. Horrek esan nahi du urte gutxiagotan lortu daitekeela unibertsitateko titulua, lan mundura lehenago helduz.