Euskonews Gaztea
Gaiak: Dantza guztiontzat: Symbiose et Danse elkartearen esperientzia
CANPANDEGI, Loreila ETXEPARE, Fanny MONCADA, Ana
Kanboko XALBADOR KOLEGIOko ikasleak
Symbiose et Danse elkartea 1995ean sortua izan da jende elbarritu eta ez elbarrituak elkartzeko dantzaren bidez. Angelun kokatzen da. Umore onean, elkarte horrek dantza proiektuak urtez urtez garatuz eta segituz joan da. Argazkia: Symbiose et Sansek utzia.
Elkarrizketa bat egin dugu, Anne–Marie Larrebat–ekin, erakasle eta sortzailea.
Presentatzen ahal duzu zure elkartea ?
Symbiose et Danse elkarteak lehen helburutzat du pertsona elbarritu eta ez elbarrituak elkartzea dantzaren bidez. Gaur egun 40 dantzari elbarritu eta ez elbarritu dira elkartean. zazpi maila sortuak izan dira, bakoitzak ikasten, ulertzen, integratzen eta plazer hartzen haien arteko harreman eta elkar trukaketaren bidez.
Zergatik elbarrituak onartzen dituzu ?
Laurogeiko hamarkadan erakasten nuen dantza Institut Medico Educatif Nid Basque–n eta Blanc Cousut–eko PEP ean Miarritzen. Ez zen existitzen dantza kurtsorik gazte haientzat kanpoan. Gainera nere semea S?bastien integratua da Nid Basque–n (elbarrituentzat zentroa), horrek bultzatu nau sortzeko dantza elkartea pertsona elbarritu eta ez elbarrituentzat. Argazkia: Symbiose et Sansek utzia.
Zer ekartzen dizu haiekin lan egiteak ?
Aberastasun handia, maitasun azkarra eta lana nire gainean egitea. Trukaketa handiak haiekin eta partiketa egiteko plazer handia.
Nola lortu duzu ezagutaraztea ?
Egunkari, irrati eta telebistaren bidez. Baita ere ikusgarrien bidez eta ikusgarri humanitarioen bidez ere bai (Ad. ATD Quart Monde, Secour catholique ...) Esperientzia handia
Maeva 18 urteko neska trisomiko bat da. Elkarte honetan bere bost urtetik da. Hastapenean elkarte horretan dantzatzen zuen bere amak ez baitzuen beste elkarterik atzeman nuen elbarrituak onartuak ziren. Geroztik plazer handi bat hartzen du dantzan eta horrela segitzen du bere dantzako lagunak eta erakaslea preziatuz. Baita ere Julie beste neska trisomiko bat etortzen dena Landes–etik espres beste dantza elkarterik ez baita beretzat. Gaur egun elbarrituak ez dira oraindik behar bezala onartuak. Alta, haiekin lan egitea aberastasun handia ekartzen du. Argazkia: Symbiose et Sansek utzia.
Elkarteak urteetan zehar sari desberdinak ukan ditu:
– 1999: Angeluko herriko etxeak eman dio iniziatiba kulturalaren saria – 2006an Anne–Marie Larrebat–ek U.N.E.S.C.O ren kide ofiziala bilakatzen da.
Ana 15 urteko neska bat, duela bost urtetatik egin du dantza elkarte honetan. Izigarri maite du egiten duena. Angelun bizi da, dantza lekuaren ondoan.
Maeva eta beste dantzari elbarrituekin dantzatzea maite ote duzu ?
Bai, aberastasun handi bat ekartzen du.
Desberdintasunak ikusten dituzu, elbarrituekin dantzatzean ?
Bai, emekiago aitzinatzen gira, baina bukaerako emaitza hobea eta ederragoa lortzen da.
Nola pasatzen dira kurtsoak ?
Lanean ari gira, umore onarekin eta irri eginez. Bainan erran behar da ez dela beti hain ongi pasatzen eta zaila dela, tentsioak sortzen ahal dira bereziki ikusgarriak hurbil direlarik.
Zergatik han egiten duzu dantza ?
Hastapenean nire lagunekin izaiteko zen bainan gero plazera sortu da eta ondorioz elkartean gelditzeko gogoa ukan dut. Kirola eginarazten dit.