Euskonews Gaztea
Gaiak: Kanboko ikasleak Pasaian: PAC proiektuaren emanaldia
DAVRIL, Goizeder DENNIS-ITURRIA, Estitxu ETXEZARRETA, Amaia
Kanboko XALBADOR KOLEGIOko ikasleak
Asteak eta asteak aitzin hasi ginen, gu eta erakasleak PAC proiektuaz mintzatzen. PAC proiektua da aste bateko proiektua, nun Kanboko Xalbador kolegioko hirugarreneko ikasleek, irakasleek hautatutako tokian eta gaiaren inguruan ikusgarri bat sortu genuen. Aurten, Gipuzkoako Pasai Donibanen iragan zen, gaia kontrasteak izanki. Hauen laguntzeko, profesional bat genuen (Christophe Iriart), gure kirol erakaslea (Oier Iriart) eta aterpetxean beste erakasle batzu. Bainan, ikusgarria muntatu aitzin, kurtsoetan proiektua prestatzen hasi ginen : frantses kurtsoan urte osoan ikasitako testuak berriz idatzi genituen, euskaran Pasaiako Herritik kantua ikasi genuen eta olerkiak sortu genituen, eta kirolean, dantza saioan, dantza pausoak eta bikoteak landu genituen. Aste hunen kondatzeko, horra ikasle baten ikuspuntua. Argazkia: Xalbador Kolegioa
Astearte goiza zen eta hogeita hamasei ikasleak abiatzen ginen autobusez Pasaiara buruz, Gipuzkoan. Bidea biziki ongi eta fite pasatu zen. Lehenik Pasaia Donibaneko plazara joan ginen, han Christophe aurkitu genuen, han jan genuen eta arratsaldean hasi ginen lanean. Ariketa ttipiak egin genituen denek elgarrekin eta arratsean zazpiak inguruetan sartu ginen gure aterpetxera. Han bikaina zen, leku lasai bat anitz belar eta arbolekin kanpoan. Paisaia ederrak genituen, alde batetik hiri industrializatua, hau ez biziki ederra aldiz, eta bestetik itsasoa biziki ederra. Han guk genuen mahaia emaiten... bainan umore ona emaiten zuen denen artean. Erakasleak gurekin Sandrine, Maite, Eñaut, Oier ziren eta aste bukaeran Miel jin eta Sandrine joan zen...
Biharamunean gau on baten ondotik, egon ginen gure aterpetxean denbora txarrarengatik, han lan egiten. Egun hartan makilak errezibitu genituen eta horiekin entrenatu ginen arratsaldean. Tentsio batzu hasi ziren sortzen, batzuk anabasa sortzen zuten eta Christophe enerbatzen zen. Ondorioz tentsioak azkartzen ziren ikasle eta erakasleen artean...
Ondorengo egunean berriz jautsi ginen Pasaia Donibaneko plazara. Segitu genuen gure ariketekin eta hasi ginen emankizuna sortzen. Egun hau biziki zaila izan zen denetzat, batzuk enerbatu ziren irakasleen, Christophen kontra, eta tentsio harrigarriak sentitzen ziren taldean. Horretarako egun hartan lehenago bukatu genuen lana eta ondotik sartu ginen aterpetxera. Arratsean, erakasleek antolatu zuten bilkura bat ikasle eta irakasleen artean tentsioen lasaitzeko. Denak mintzatu eta esplikatu ginen. Argazkia: Xalbador Kolegioa.
Biharamunean egun inportantea zen, arratsean emanaldia eman behar baikinuen burasoe eta publikoaren aitzinean. Gure puskak bildu, dena garbitu genuen eta azken aldikotz plazara jautsi ginen autobusez. Emanaldiaren muntatzen hasi ginen eta fite dena prest zen. Azken saioa egiten genituen joan aitzin beztitzera gure puska urdinekin. Estresa genuen ordua hurbiltzen ari baitzen. Denak lerroz lerro sartu ginen eta publikoaren aitzinean kokatu ginen, emanaldiaren aurkezpen denboran. Orduan hasi ginen gure lehen mugimenduekin, segitu genuen ikasitakoarekin eta iduriz dena ongi pasatzen zen. Gure artean irriñoak eta begiradak baziren baina beti serios gelditzen ginen. Dantzari profesional bat jin zen gure erdira eta inprobisatzen zuen gure artean. Emanaldiaren bukaera hurbiltzen zen eta estresa jausten zen. Bukaeran, gure aita–amak aurkitu genituen eta sartu ginen bakotxa bere etxera aperitifa egin ondoren, pozik lana bete eta publikoak anitz maitatu zuelako, eta esperientzia harrigarri batez aberasturik, izan ere sorkuntza lan batez gain, gauza biziki baliotsuak ikasi baikenuen lan eta harremanei buruz.
Xehetasun gehiago eskeintzeko elkarrizketa bat egin dugu Oier Iriart erakaslearekin
Noiztik ezagutzen duzu Christophe ?
Bost urte Christophe ezagutzen dudala. Bostgarren PAC–ean ezagutu dut, berarekin lan egin behar nuelako. Argazkia: Xalbador Kolegioa.
Pazientzia asko izan behar da hogeita hamazazpi gazte kanalizatzeko?
Asko, ez da aski oraino !
Nola atzeman duzu aurtengo gaia eta lekua?
Gaia biziki egokia zen lekuarekin aurten zeren eta gaia kontrastea zen eta Pasaia Donibanen, alde batetik animaleko portu bat bada eta bestalde natura salbaia.
Zenbat denbora eman duzue dena antolatzeko ?
Dependitzen du, gehienetan hasten gira gaia eta lekua bilatzen ekainean hurrengo urterako. Gero badira, bi edo hiru hilabete ikasleekin dena prestatzeko (testuak, dantzak...) . Eta azkenik, bi aste, bat paper guzientzat, eta bestea emankizuna prestatzeko Pasaian.
Nola etorri zaizu PAC egiteko ideia, noiztik hori egiten duzu ?
Dena lotua da, dantza zikloari, kirolean behin dantza erakastea erabaki nuen eta gero dantzari batek lagundu ninduen lehen proiektua egiten. Dantzari hori Pantxika Telleria deitzen da eta Elirale konpainiakoa da. Duela hamar urte PAC egiten dut.
Ez da sobera zaila gai bat eta leku bat aurkitzea ?
Bai, zaila da. Baina batzuetan gaiak errez etortzen dira edo ikasleek proposatzen dituzte (norberezaroa eta loturak bezala). Entseatzen gara gai bat ez berriz erabiltzen. Lekuarentzat, aldiz, aski zaila da, zeren eta, Euskal Herrian ez dira aterpe asko merkeak direnak.