548 Zenbakia 2010-10-01 / 2010-10-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Nola hobetu euskararen egoera?

IRIARTE, Oier

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Euskararen egoerak Olabide ikastolan txarrera egin du azken urte hauetan.Izan ere, ikasleek gaztelaniaz hitz egiten dute euren artean eta euskaraz hitz egiten duten gehienetan behartuta jarduten dute. Haur hezkuntzan etxean euskaraz egiten duten umeek, hala aritzen dira baita ere Olabiden, baina hazten doazen heinean erdalduntzen hasten dira, zoritxarrez. Argazkia: cooljinny

Eta honen arrazoi garrantzitsuenetariko bat, kalean gaztelaniaz hitz egiten dutela da eta askok lagunekin komunikatzeko ohitura hori hartu dute, eta ondorioz, klasean ere ez dute euskaraz hitz egiten. Hainbesteko usadioa hartu dute, euskaraz hitz egitea zaila egiten zaiela eta ez daude prest esfortzu txiki bat burutzea. Eta nahiz eta euskara bultzatzeko ahalegin handia egin den azken urteotan, jendea ez da euskaraz mintzatzen egun bat baino gehiagoz. Eta hori gutxi izango balitz, gaur egun daukagun gobernuak eginahal txikia egiten du euskara bultzatzeko eta askotan, trabak jartzen ditu gure hizkuntzaren inguruan jaiak edo ekitaldiak antolatzeko.

Hizkuntzarekin dagoen arazoa konpontzeko, astean behin gutxienez euskaraz hitz egiteko egun bat ezartzea izan liteke konponbidea, orain arte egindakoak ez baititu esperotako ondorioak eman. Horrela ikasleek gutxika, lagunen artean ere euskaraz egiteko ohitura hartuko lukete.

Baina noski, hau lortzeko ikasleak prest egon beharko dira, bestela ez dagoelako ezer egiterik. Eta ikasleak prest ez egotekotan, haiei zer egitea gustatuko litzaieken galdetu beharko litzateke, gusturago aritu daitezen. Eta kontuan hartu behar dira orain arte egindako zein ekintzetatik arrakasta gehien zeintzuek izan duten, horiek errepikatu eta besteak hobetzen saiatu ahal izateko. Garrantzitsua da ekimenak sustatu eta burutzea hori baita ikastola euskalduntzeko lehen pausoa.