Euskonews Gaztea
Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik (L): Alkizatik Asteasura
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
Bata bestearengandik bost kilometro eskasera daude eta bien historiek paralelismo puntu bat jarraitu dute. Gaurkoan, Alkiza eta Asteasu bisitatzera gonbidatzen zaitugu.
Bi udalerrien sortze data noiz izan zen zehatz?mehatz datuek adierazten ez duten arren, biek une amankomun bat bizi izan zuten 1386ko martxoaren 23an. Hain zuzen ere, egun horretan Tolosara elkartu ziren biak, nahiz eta etorkizunak bide ezberdinetatik eraman zituen beranduago. ? Alkizako San Martin parrokia.
Badirudi Asteasuk urte gutxi batzuk iraun zuela modu horretan, baina Alkizaren kasuari dagokionez, 1479ra arte Tolosaren parte izaten jarraitu zuen; hain zuzen ere, Donostiaren jurisdikziopean geratu zen orduan. Baina 1731. urtean foruak eskuratu zituen Felipe V.aren eskutik, eta herri izaera edukitzera igaro zen.
Alkiza zer nolako paraje ederrean kokatuta dagoen ohartu gara eta baita horrek ematen dizkigun aukeran anitzak direla. Ernio (1070m) inguruan dagoen udalerria izanik, mendi buelta bat emateko probestu dezakegu gure bisitaldia; bertaratzea aukeratuz gero, bi ordu beharko ditugu, gutxi gora behera. Halere, beste zenbait txangorekin disfrutatzeko okasioa ere badugu, Zelataunera (850m) edota Askaintxoko ibilbidea eginez, adibidez.
Baina udalerriak eskaintzen dizkigu zer ikusiak ere. Besteen artean, XVI. mende amaiera aldean eraikitzen hasi ziren eta XVIII.eko dorrea daukan San Martin parrokia eliza; zein Santiago Ermita. Bestaldetik, herrian sakabanaturik dauden baserriak, hala Lete, nola Mikelena etxeak, esate baterako. Asteasurantz
Baina bidean aurrera eginaz, Jose Irazu Garmendiaren ?Bernardo Atxaga? jaioterrira abiatuko gara. Noiz sortu zen jakin ez arren, aurkitutako brontzezko zigilu batek zeukan inskripzioaren arabera, 1203.urtean dagoeneko existitzen zen tokia. (Asteasu, Aiztondoko Alkatetza Nagusia. 1203)
Halere, bisitatuko ditugun lekuak aro modernoagoetakoak dira; horren adibidea, bertoko udaletxea XVIII. mendeko eraikina dela, esaterako. Baina herri gipuzkoar honen lurretan sakabanatuta, historiaz beteriko baserriekin osatzen da Asteasuko arkitektura zibil aberatsa ?askoren artean ditugu, esaterako, XVI?XVIII mendeetan zehar eraiki zuten Erreitzu, edota XVI.eko Ugarte baserriak.
Eraikin erlijioso zaleentzako berriz, aukera ona izan daiteke bisitaldia Elizmendi auzoan kokatutako San Pedro elizatik hastea; XVI?XVII mendeetan zehar eraikia, estilo erromaniko eta barrokoak nahasten ditu.
Gainera, eraikuntza tenplario batekin egingo dugu topo Asteasun, hain zuzen ere, Santa Marina baselizarekin. Bestalde, XIV. mendeko irudi goitiko bat aurkitu zuten Santa Cruz baselizaraino ere joan gaitezke, nahiz eta Amabirjinaren irudi hori egun Donostian dagoen.
Euskal Herria ezagutzeko burutzen ari garen bidaia honetan, bi geldialdi hauek inguratzen dituen edertasunekin gozatzea espero dugu.
? Orain arteko ibilaldiak: :: Bizkaia :: Nafarroa :: Gipuzkoa :: Ipar Euskal Herria :: Araba :: Nazioartea Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com