549 Zenbakia 2010-10-08 / 2010-10-15
Ba ote da moda gaur egun gehien kezkatzen gaituen gaietariko bat? Hainbat ikerketa egin ondoren, gaur egun modari jarraitzen dion jende asko dagoela, eta nahiz eta guretzako gaizki ikusita ez egon, kontrolatzen ez dutenei arazoak ekar diezazkiekeela konturatu gara. Izan ere, inkesta bat burutu eta aztertu dugunean, zenbait faktorek harritu egin gaituzte.
Inkestan ikus daitekeen bezala, modari jarraitzen diotenen artean markako arropa erosten duen jendearekin egin dugu topo, eta baita marka zuriak erosten dituztenekin ere. Gainera, nagusiek baino, gazte gehiagok erosten dituzte markako arropak, eta hauek ekintza honekin erlazionatzen dute moda. Nagusiei dagokienez, %50k moda jarraitzen duela dio, baina ez gazteen ikuspegi berdinarekin; hauek ez dute moda markako arropekin erabat erlazionatzen. Izan ere, gehiago dira marka zurikoak erosten dituztenak.
Horrez gain, arropen tailen inguruko ikerkuntza interesgarria suertatu zaigu. Guraso gehienek ez dituzte gustuko duten beraien arropetan beraien tailakoak aurkitzen, eta gazteen kasuan, ordea, ez da berdina gertatzen. Hauek ez dute arazo handirik izaten.
Eta, zer dela eta neurriekin arazo hau? Egia esan, arropen tailak geroz eta txikiagoak egiten dituzte, eta hau moda jarraitzen dutenentzako arazo bat izan daiteke, izan ere, askok eta askok argaltzera jotzen dute.
Egia da jende askok dioena, alegia, nahi diren gauzak lortzeko eta askotan inpresio ona emateko pertsona batek estiloa eduki behar duela, hau da, modari jarraitu behar diola. Baina, gazte askok kalean hori ikusten dutelako jarraitzen dute moda eta honekin obsesionatu egiten dira asko azkenean.
Ondorioz, zera esan genezake, gazteek geroz eta kasu gehiago egiten diotela modari eta zenbait arazo sor daitezkeela gaia serioegi hartuz gero, hauen artean, osasun arazoak eta baita ekonomikoak ere.