550 Zenbakia 2010-10-15 / 2010-10-22

Euskonews Gaztea

Gaiak: Itsas Gazteria elkartea

DARGELEZ, Patxi IBARBURU, Andoni LARZABAL, Jon LECUONA, Bixente

Donibane Lohizuneko DONA MARIA KOLEGIOko ikasleak



Donibandar eta zuberotar guztiek ezagutzen dute Itsas Gazteria elkartea. Gaur Mikel Epalza bere sortzailearengana hurbildu gara erakunde honi buruzko gauza gehiago jakiteko.

Itsas Gazteria taldea sortu zen duela 20 urte, 1990 urtean, Ziburu–Donibane Lohizuneko arrantza portuan. Elkartea ofiziala da, Baionako suprefekturan ezagutarazia. Donibaneko herriko etxeak, Akitaniako Kontseiluak eta Departamenduko Kontseiluak sustengatu dute. Itsas Gazteria elkartera eginiko bisitaldia.

Sortzailea izan zen Mikel Epalza. Itsasoan zebilen marinel bezala arrantzaleen apaiz edo kapilau zelarik. Batzuekin eta besteekin enbarkatuz, arrantzale gazteen kezkak eta ametsak kontuan hartu zituen. Kezka handiena: portuko eraikiduretan gazteeri ez zitzaiela hitzik emaiten ez eta arrantzari buruzko informaziorik. Ametsak ziren Iparraldeko arrantzale gazteekin txoko bat antolatzea, bai eta Ipar eta Hegoaldeko itsasoko gazteen artean loturak egitea eta azkenik, argitaratzea aldizkari bat behingoz hitza hartzeko eta gazteen iritziak zabaltzeko.

“Donibane Ziburutik elkartu ziren Battit Lahetjuzan, Philippe Emparan, Christophe Inda, gaur egun patroi lanetan direnak, bai eta Martxel Elgart, Jean Philippe Mugica, itsas gizonak eta beste hogoi bat marinel gazte. Hasi ginen antolatzen Portuko Besta, Ziburuko kaian, arrantzale guziak eta heien etxekoak bilduz, bai eta bi aldeko portuetan estropadak, mendirat egonaldiak neguan, elgar ezagutza eginez”.

Eta segitzen du. “Iparraldean taldearen izena da Itsas Gazteria, bazen Frantziako portuetan gazte elkarte bat deitzen zena Jeunesse de la Mer. Hastapenetan heieri lotu ginen. Gaur egun, gure taldearen buruzagia da Jean Philippe Mugica”, eta idazkaritza eta animatzaile lanak betetzen dituena, Mikel Epalza. Talde honetan ibilli dira 60 arrantzale gazte. Hegoaldean, Euskadiko Itsas Gaztedia sortu zuen Jokin Uranga oriotarrak, Mikel Epalzaren laguntzarekin; Orio, Ondarru, Lekeitio eta Mutrikuko arrantzale gazteekin. Gaur egun ez du gehiago funtzionatzen talde honek.

Elkartea egina da arrantzale gazte guzientzat. Hasieran bazen gerla bat arrantzaleen artean. Batzuk ARRASTAko ofizioan ziren, batez ere pelagikan eta besteak ohizko ofiziotan, adibidez legatza edo hegaluzea harrapatzen amuz. Elkarteko arduradunek erran zuten taldea deneri idekia zela, arrantzale gazte guzien alde. Hamabi urtez Saupiquet ko kontserbategia iraun arte biltzen ziren arrantzaleen aterpe etxean hetsita zegoena eta berrideki zutena. Lantegi guzi horiek desegin ziren eta etxebizitzak ziren eraiki Ziburuko auzoan. “Geroztik ez dugu lokalik”.

Elkarte honek urrats ederrak egin ditu.. Hasieran Inkesta erraldoi bat Euskadiko portu guzietan, soziologoekin. Gaia zen “arrantzale gazte nor zira eta zer duzu nahi?” Arrakasta handia izan zuen eta Frantzia guzian ere egin zen inkesta berezi hau. Orotarat, 600 gaztek eman zuten beraien iritzia itsasoko biziari buruz. Hortik sortu zen Altxa Mutillak aldizkaria Iparraldeko eta TXO Hegoaldeko, inkesta hunen berri emaiteko.

Beste ekintza garrantzitsu bat Zaborrak leihorrera edo Itsas Garbia dira. Hasi ziren 1995 urtean arrantzale gazteeri poltsak banatzen Euskadi eta Akitania guzian, itsasoan egindako zaborrak (plastikoak, kontserba latak, pilak...) lehorreratzeko. Iparraldean segitzen dute lan horrekin. Sortu zuten enplegu bat. Bertze ekintza pare bat aipatzen ahal dira kooperatiba baten sortzea Baltxan deitua, diruz laguntzeko arrantzale gazteak eta ITSASOA proiektoa iduzki lorearen olioarekin martxan emateko itsas untzien motorrak. Egin dira ere erakusketa andana bat arrantzaleen istoriari buruz, itsas memoria ez dadin gal. Zergatik egin da elkarte hau?

Elkarte honentzat, ingurumenari buruz arduradun izatea biziki inportantea da; ez hitzez baizik eta ekintzen bidez. “Bestalde ez du balio kexatzea erranez gazteeri ez zaiela tokirik uzten. Tokia hartu behar da, amentseri arraunak eskaini behar zaizkie. Bai eta sinesten dugu bakarka arituz ez dela deus lortzen, aldiz elgar sustengatuz entzunak gira eta aldatzen ahal dira pixkanaka mentalidadeak bai eta beharretan diren gazteeri esperantza bat eskaintzen. Goazen geroari buruz, elgarrekin, itsas zabalera joaten garen bezala”. Aski ezagutua da elkarte hori Euskal Herrian?

Ematen du elkarte hau aski ezagutua dela zeren izan dira ainitz aldiz EITB, Telbista frantsesak, bai eta kazetari pila bat emankizunak egiteko gure lanen gora behera. Arrainak gizonetaz kexu liburuxka 66.000 aletan plazaratu genuen frantsesez eta euskaraz; Altxa Mutillak azken liburuxkak 4.000 aletan plazaratua izan da. Ez da guti.

Euskal Herria mendiz, ibaiez, eta hiri handi eta ttipiz osatua dela denak badakigu, bainan ainitzeri ahanzten zaie Euskal Herria hedatzen dela itsaso zabalean eta itsasotik bizi izan direla eta bizi direla ainitz jende.

Denek jakin nahi dute zer den itsasoa eta nola diren bizi marinelak itsasoan, bainan lehorretik nehork ez du erantzunik emango: arrantzalea zer den Itsasoak daki. Zu ere zoaz itsasora eta biziko duzu abentura pare gabe bat.