550 Zenbakia 2010-10-15 / 2010-10-22
Arnaud frailea bilakatu da 30 urte zituelarik. Aspaldidanik projektuak antolatzen ditu, adibidez, antzerki bat Luis XIV.aren gain egiten du Dona Maria kolegioko gazteekin eta interes handi bat badu. Bere irakaskuntzak egin ditu lehenik Paueko Unibertsitatean eta gero bere doktoregoa ukan zuen Bordelen.
Izan zen pilotaria, alpinista eta txirrindularia. Bere liburuak eginak ditu jende inportanteak ez ahanzteko, eta bere liburua pastoralari buruz egiteko eman ditu 40 urte. Bere liburuak euskararen pastoralaren gain dira.
Nahi du izan kontsideratua pertsona bezala eta ez apez bezala. Biziki maite ditu haurrak eta hortakotz oporretako bakantzetan haurrekin bidaiak egin eta jokoak antolatzen ditu. Laguntzen zituen ere bai eskola maitatzen ez zutenak eta kirolak erakasten zizkien. Honi esker, ikasle batzuek eskolako emaitzak hobetzen zituzten. Bere ametsa Haiti eta Afrikarat joaitea da jendeak laguntzeko. Beti bizi begi positiboekin ikusten du.
Ondorioz, bere fraide biziaren gain, Arnaud Aguergarayk proiektu asko baditu eta nahi du beti bertzeak lagundu. Bere lagunek eta senideek onartu zuten bere apez bokazioa berak bizia Jainkoari emaitea eta nehork hautatu bere ordez.