534 Zenbakia 2010-05-28 / 2010-06-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik XLII: Berriatua-Amoroto

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Bizkaian kokatuta dagoen Lea-Artibai eskualdeko bi txoko eder bisitatzera gonbidatzen zaitugu, eta hala, Berriatuan eta Amoroton geldialdiak egin eta zonalde horiekin gozatuz.

Historiaz inguraturik

Aspaldiko garaien oihartzunak entzuten dira Berriatuan; tokiaren aurreneko datu idatziei dagokionez, XII. mendean bertako parrokia, San Pedro eraiki zutenekoak dira. Halere, jakin badakigu, Goi Paleolito garaian dagoeneko gizon-emakume ugarik hautatu zutela ingurune horixe bizitzeko, ezen aro hartako aztarnak aurkitu baitzituzten Atxurra, Goikolau, Armina eta Lamina II.ko kobazuloetan.

Historia gehiago ere badauka Berriatuak. Esate baterako, familia handi biren ?Arancibia eta Adan de Yarza- arteko gatazken testigu izan zen behin baino gehiagotan XV. mendean; XVIII. mendean -1795eko ekainaren 29an- herria erre zen; 1937ko apirilaren 27an frankisten hartu zuten.

Datuak datu, zer ikusi badaukagu eta horretarako Erribera erdigunera zein auzo ezberdinetara -Asterrika, Madalena eta Merelludi- jotzea funtsezkoa izango dugu horretarako. Hala, erdigunean, estilo errenazentista duen San Pedro eliza aurkituko dugu; XVIII. mendeko Etxe Pintxu eraikina bere aurrealdeko pinturengatik da ezagun; XVI. mendeko Arantzibiako dorrea Magdalena auzoan dago eta Berriatuko eraikin esanguratsuenetariko dugu?

Amorotora bidean

Behin Berriatua bisitatuta, hamalau kilometro ingurura dagoen Amorotora joango gara.

Orain arteko ibilaldiak: Butroitik Barrikara Bastidatik Lapueblara Bardearen itzalean Lapurdiko mugan Artikutza, uharte bat barnealdean Karrantzan barrena San Adriandik Uxue eta Xabier Baxenabarren zehar Deba–Zumaia Busturialdea: Gernikatik Gaztelugatxera Valderejoko altxorra Iratiko oihanean barna Urbasa eta Andia Parke Naturala Gorbeia Parke Naturala Lekeitio–Ondarroa, Mendexatik igaroaz Goierri ezagutuz Korresetik Maeztura, paisaiaz gozatuz Durangaldea Lizarra inguruetan Txingudiko badian Mungia aldean Uribarri Ganboa urtegia inguratuz Erriberrira bidean Pasaia–Astigarraga Zuia hobeto ezagutuz Arratiako txokoak Baiona Ttipitik aurrera Los Arcos–Viana Mauletik Ospitalepera Ibarrangelu–Elantxobe Gesaltza Añana Balmaseda Zerain eta Segura Aretxabaleta eta LasarteAretxabaletatik UrkuluraGarrüzetik DonapaleuraIruñea zaharreanGasteizko Eraztun BerdeaMendarotik Mutrikuraino Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com