533 Zenbakia 2010-05-21 / 2010-05-28

Euskonews Gaztea

Gaiak: U.S.Nafarroa

CURUTCHET, Michel LURO, Jean Claude TAFERNABERRY, Ellande

Mayorga Ikastetxeko DBH 3. maila

Historikoa

Union Sportive Nafarroa bi taldeen bategitearen emaitza da. Bi talde horiek dira Garazi eta Baigorri .

Bategitea egina izan da 2003an, Garaziko taldeak 40 urte zituen; 1963 urtean sortua izan zen. Bere 30 urteak markatuak izan dira zeren eta Balandrade taldea urte horretan txapelduna izan zen eta handiak B mailarat igan ziren. U.S.Garazi Frantziako txapelduna izan zen 1975. urtean. Gure taldearen irudi bat.

Baigorriko taldea, bestalde, Garazikoa baino gazteagoa zen –1971 urtean sortua. Eraikia zen Baigorriko kantonamenduko jokalari batzuekin. Laster, taldeak irabazten zituen txapel batzu eta horrela, 1972–1973 sasoinean igaiten ziren. “Cote Basque Landeseko ” lehen mailara. Iragaite hori segitua izan zen hiru txapelekin. Emeki–emeki taldea iganen da eta finituko du B mailan. Txapelak

Iduriz, Nafarroa talde gazte bat da, hala ere, ainitz txapel baditu bere kontagailuan. Hala nola, lehen ekipa 2006ean Frantziako federal 2. mailako txapelduna izan da.

Gero gazteetan, 2007an kadete taldea, 16–17 urtekoak, Frantziako txapelduna izan da Saint Jean en Royans taldearen kontra eta Akitaniakoa ere, sasoin berean. 2008an oraino, kadete taldea txapelduna izan da Garches Stade Fran?ais taldearen kontra .

2009an berriz, “balandrade” mailako taldea nagusitu da Limoges–en kontra. Horrek erran nahi du, zenbait jokolari hiru urtez segidan Frantziako txapeldunak izan direla eta hori ez da ahanzten ahal! Gure taldea

Gu “minime” taldean gira, 14–15 urtekoak gira. Larunbatetan entrenatzen gira eta ez baldin badugu entrenamendurik partida bat dugu. Hala nola jokatzen giren , Donapaule, Ortexe, Hendaia, Mugerre eta Baiona taldeen kontra. Baita ere egiten ditugu lehiaketa batzu: Uztaritzekoa, Ortesekoa, Hazparnekoa eta aurten lehen aldikotz joanen gira lehiaketa baten egitera B?ziers herrirat. Taldean hogoi eta hamar bat jokolari gira . Izigarri giro ona dugu, taldean beti irriz ari gira. Bainan serios izan behar delarik, izigarri serios izaiten ahal gira. Baditugu 4 entrenatzaile: Yves, Jean Michel, Rolland eta Philippe. Ezagutzen gira ttipi ttipitik eta denak lagunak gira gure artean. Gure maila aski ona da da bainan zonbait aldiz hasten girelarik gaizki jokatzen orduan enerbatzen gira...

Entrenatzaile Rolland Garauteighteri elgarrizketa

Nun jokatu duzu jokolari zirelarik ?

Jokatu dut Salbatarren.

Noiztik entrenatzen duzu minime taldea ?

Lehen aldikoz aurten.

Zoin maila entrenatu duzu lehen ?

Entrenatu ditut 9–10 urtekoak eta 11–12 urtekoak.

Zer pentsatzen duzu gure taldeaz ?

Talde on bat da , izigarri gixakoak zirezte, bainan alferrak zirezte puxkat...

Maite duzu gure giroa ?

Bai, giro on bat duzue taldean.

Bukatzeko azken hitz bat gure taldeaz, harro gira Nafarroa taldeak formatu baititu jokolari on batzu, nola ez aipa adibidez Imanol Harinordoquy ! Nafarroa taldeko gazte bat, orain profesional gisa ari dena, eta Frantziako taldean hautatua dena. Eta taldearen geroa segurtatua da iduriz, Errugbiko eskolan 120 jokolari dira. Azkenik, Milesker gure entrenatzaileari !