532 Zenbakia 2010-05-14 / 2010-05-21

Euskonews Gaztea

Gaiak: Marisa Martinez. Antzezlea

AGIRRETXEA, Iñaki ARREITUNAINDIA, Ane IRIGOIEN, Nerea MARTINEZ, Intza MATÍAS, Jaione MENDIGUREN, Garoa

Mutrikuko Institutuko ikasleak



Marisa Martinez Iruñean jaio zen 1955eko maiatzaren 14an. Iruñetik Mutrikura etorri zen bertako batekin maitemindu eta ezkondu zelako. Bi seme–alaba ditu. Antzerki mundua ondo ezagutzen du, baina goizetan erizain lanetan jarduten du. Antzerki Munduan

Noiz hasi zinen antzerkiaren munduan?

Orain 25 urte; 1985ean.

Nondik datorkizu antzerkirako zaletasuna?

Txikitatik gustatu izan zait.

Zaletasuna, familiatik datorkizu?

Bai, nire lehengusina batzuk antzerkizaleak dira baina, ez dira antzezle profesionalak izan.

Antzerkia, hobbia ala lana?

Zaletasuna.

Antzerkia nesken gauza dela esaten dute, zer deritzozu?

Taldearen eta garaiaren araberakoa da hori. Bada zortzi mutil eta bi neska dituen talderik baina, gehienetan neskak izaten dira gehiago.

Ezagutu ahal duzu antzezle famaturen bat?

Antzezle ezagunen obrak ikustera joan naizenetan ezagutu izan ditut baina, ez asko.

Eta zein da gustukoena?

Rafael Alvarez “El Brujo”.

Zein da zure obrarik gogokoena?

“El Brujo” berak egindako “La taberna fantástica”

Zureak edo besteenak nahiago?

Besteek nik baino eskarmentu handiagoa duten arren, nik neureak oso gustura idazten ditut.

Gogoratzen ahal duzu zuk antzeztu zenuen lehenengo obra?

“Las aceitunas”, oso aspaldikoa da.

Zer pertsonaia zinen?

Ez dut gogoan. Niri beste aldean egotea gustatzen zitzaidan, andereñoari laguntzen.

Non antzeztu zenuen?

Ikastetxean. 11 edo 12 urterekin. Moja batekin ibiltzen ginen eta gelan bertan egiten genituen entseguak.

Noiz pentsatu zenuen Mutrikun antzerki talde bat osatzea?

Bertako Guraso Elkarteko kide nintzela San Migel ikastetxera Eibarko lehiaketara aurkezteko gutuna iritsi zen. Animatu eta izena eman nuen. Talde bat osatu genuen 1985 inguruan. Batzuk obra antzeztuko zutenak eta beste batzuek, inor gaixotuta ere, ordezko lanak egiteko. Gaur egun

Udalaren laguntzarik izan duzu, ekonomikoa edo nolabaitekoa?

Bai. Udalak laguntzen digu normalean: material gastuak, jantziak eta horrelakoak ordaintzen ditu.

Zenbat talde zarete?

Hamabost talde. Guztira 150 bat lagun.

Non egiten dituzue entseguak?

Udalak utzitako lokal batean baina, azken saioak Zabielen egiten ditugu eskenatoki eta guzti.

Ze adinetakoak dira antzerkian aritzen direnen gehienak?

Normalean, 12 eta 18 urte artean izaten dituzte.

Nondik ateratzen duzu beharrezkoa den materiala?

Atrezzoa nire alabek egiten dute edo izekoengana jotzen dut edo neronek erosten dut. Dena etxean geratzen da.

Antzezten dituzuen obrak zuk idazten dituzu edo beste batenak aukeratzen dituzu?

Denetatik egiten dut. Hasieran besteen obrak hartzen nituen. Gero, ordea, taldeari egokitzen zirenak aurkitzea gaitzago zen. Taldean 5 neska eta bi mutil baziren, gaitza zen aurkitzea inork 5 neska eta bi mutilentzat idatzitakorik.

Obrarik idazten al duzu?

Bai.

Zein motatakoak dira?

Komedia aldera jotzen dut. Izan ere, idatzi nuen lehena oso obra serioa zen, negar egiteko modukoa, eta ez zuen inork ulertu. Haurdun zegoen emakume bat agertzen zen eta umeek esan zuten: “Andra lodi bat!” Gero pentsatu zuten Ama Birjina zela... Laburbilduz, harrezkeroztik ez dut obra seriorik egin.

Zenbat denbora pasatzen duzu obrak idazten?

Ez dut denbora neurtzen. Obra batzuk, erraz ateratzen zaizkit eta beste batzuk kostata.

Antzerkia, denok dakigun moduan, ez da herrian bakarrik antzezteko; urrunago ere bai. Parte hartu al duzu horrelako lehiaketaren batetan?

Aurten Euskadiko sariketa irabazi ondoren Euskadiren izenean hartu genuen Madrileko Buero Vallejo sariketan parte. Laugarrenak geratu ginen. Etorkizunari begira

Asmorik ba al duzu antzerkian jarraitzeko?

Bai, 25 urte beteko ditugu lehenago eta gero ikusiko dugu gorputzak eta gogoak zer dioten.

Nola ikusten duzu antzerkiaren etorkizuna Mutrikun?

Ondo ikusten dut. Jende asko hasten da eta, urteak aurrera, jarraitu egiten du.

Nola hobetuko zenuke antzerkia?

Hobetu, denbora gehiago eskainita hobetuko nuke baina, denok, gu, ikasleak... lanez lepo gabiltza.