531 Zenbakia 2010-05-07 / 2010-05-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik (XXXIX): Gasteizko Eraztun Berdea

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Gaurko txangoa ez dugu hiri barnealdean egingo; gaurkoan trafikotik urrundu eta Arabako hiriburua inguratzen duen altxor ekologikoaren nondik norakoak ezagutzeko aprobetxatuko dugu gure ibilaldia. Igo bizikletara eta abia gaitezen! Eraztun Berdea. Argazkiar: Gasteizko Udala Egitasmo ekologiko arrakastatsua

XX. mendearen azken hamarkadan, Gasteiz inguratzen zuten zenbait lur berreskuratzeko plan bat abiarazi zuten. Izan ere, hainbat zonalde egoera prekarioan zeuden, eta jende gutxik ateratzen zien etekina berezko xarma zeukaten zonaldeei. Lekuak birgaitzen hasi ziren, eta hala, parke, baso zein zabalguneak ezagutarazteko egitasmoa martxan ipini zen.

Leku horiek historian denetarik bizitakoak izan dira –azken mendean hiriaren hedapenari egin behar izan diote aurre– eta nolabait parke horiek hiriaren bizimoduan txertatzea izan da asmoa, ahal den neurrian kontserbatu eta desager ez daitezen saiatuz. Hala, 1990. urtean Gasteizko Eraztun Berdea egiten hasi eta XXI. mende honetan zortzi zonaldek osatuta dago: Zabalgana, Zadorra, Alegria, Errekaleor, Olarizu, Lasarte eta Salburuak, hain zuzen. Salburuako urmaelaren ikuspegia. Argazkia: Adeve. Hirigunetik alde eginez

Parke bakoitzari modu desberdinez atera ahal izango diogu probetxua –oinez, bizikletaz...– baina guztiekin xede berdina eskuratzera iritsiko gara, hain zuzen ere, naturarekin gozatzeko aukera paregabea edukiko dugu.

Armentiara bertaratzea aukeratzen baldin badugu esaterako, bertako basoan animalia eta landaretza aberatsaz disfrutatzeko okasioa ere izango dugu. Hala, berezko erkametzez gain, tentuz begiratuz gero astigarrak, pagoak, urtxintxak, txantxangorriak eta bestelako izakien presentziaz jabetuko gara.

Salburuako kasuari dagokionez, bertako urmaelak euskal ekosistemako toki garrantzitsuak direla gogoratu behar dugu. Gainera, bisitariaren begietara harrigarria suertatzen da Gasteizen hedapenari nola eutsi dion –noski, gizakiak sortutako kalteak jasango zituen, baina oraindik ere, toki natural aberatsa da. Fauna eta flora aberatsa dauka Eraztun Berdeak bere baitan. Argazkian, ugaraba. Argazkia: Adeve

Balio ekologiko handiko tokiak, hegazti, ugaztun eta anfibio ugariren bizitoki izaten jarraitzen du zorionez, eta ezin dugu ahaztu uretako flora ere anitza dela. Faunari dagokionez, besteen artean, basakatuak, igarabak, bisoi europarra, sagu–zaharrak, baso–igelak, murgilari mottodunak, eta abar behatzeko okasioa edukiko dugu zorte apur batekin.

Halere, nora joan ez badakigu, badaude zenbait ibilbide Gasteizko auzo eta zonaldeak elkarrekin lotzeko pentsatuak. Esate baterako, Olarizu eta Errekaleor, izen bereko parkearen bitartez batzen dira. Bestalde, Gamarra ingurutik abiatuta, Alegria Ibaiko Parkean sartuko gara, eta zuzen joanez gero, Salburuaraino iristeko aukera edukiko genuke. Halere, ez dugu zertan bi tokien arteko bidea egin beharrik, parke bakoitzak aisialdi proposamen ezberdinak jasotzen baititu bere baitan eta ziur etekin handiagoa aterako diogula egunari.

Gasteizez gozatzeko modu desberdina planteatu dizugu oraingoan. Naturaren maitale izanez gero, ez galdu bazter hauek hobeto ezagutzeko parada. Orain arteko ibilaldiak: Butroitik Barrikara Bastidatik Lapueblara Bardearen itzalean Lapurdiko mugan Artikutza, uharte bat barnealdean Karrantzan barrena San Adriandik Uxue eta Xabier Baxenabarren zehar Deba–Zumaia Busturialdea: Gernikatik Gaztelugatxera Valderejoko altxorra Iratiko oihanean barna Urbasa eta Andia Parke Naturala Gorbeia Parke Naturala Lekeitio–Ondarroa, Mendexatik igaroaz Goierri ezagutuz Korresetik Maeztura, paisaiaz gozatuz Durangaldea Lizarra inguruetan Txingudiko badian Mungia aldean Uribarri Ganboa urtegia inguratuz Erriberrira bidean Pasaia–Astigarraga Zuia hobeto ezagutuz Arratiako txokoak Baiona Ttipitik aurrera Los Arcos–Viana Mauletik Ospitalepera Ibarrangelu–Elantxobe Gesaltza Añana Balmaseda Zerain eta Segura Aretxabaleta eta LasarteAretxabaletatik UrkuluraGarrüzetik Donapaleura Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com