531 Zenbakia 2010-05-07 / 2010-05-14
Gure gorputzarekin hainbat gauza egin ditzazkegu: batzuk legalak, besteak ez hainbeste: automutilazio, suizidio eta naturismoaz ari gira hemen.
–Automutilazioa: hau egiten duten pertsonak, askotan, haien buruan gaizki dira. Baztertuak senditzen dira, existitzen ez balira bezela. Automutilatzean, mina senditzearen fenomenoak erakusten omen die mundu honetakoak direla eta bizi direla.
–Naturismoa, moralari lotua da, pertsonen pentsamoldea adierazten du, baina usutan gaizki ikusia da.
–Suizidioa, arraroagoa da, hau ere gaizki izatearen arazoa da. Gure gorputzaren moldatzeak ondorio larriak ekar ditzake! Argazkia: MattJP
Piercingen ondorio txarrak hauek izan daitezke:
– Ezpainetan egitean hortzen erortzea ekar dezake. – Mihian egiteak hiper–salibazioa ( tua ainitz sortzea, sobera), esmaltea(l'?mail) hondatzen du. – Gorputzeko edozein beste lekutan infekzioak eta alergiak sortzen ahal ditu
Tatuajeen ondorio txarrak:
– Piercing– ak bezela alergiak eta infekzioak sortzen ahal dituzte
Biek ekar ditzaketen eritasun larriak: • B hepatitisa: eritasun hau bilaka daiteke infekzio kroniko bat, gibela erasotzen du, honen hantura ekarriz. •C hepatitisa: B hepatitisaren ber ondorioak ditu gutti gora behera. Biak odolaren bidez transmititzen dira. Harrapatzen ahal dira esterilizatua izan ez den material batekin.
Eta gerta daiteke buruko “eritasunen” ondorioz (gaizki izatea gizartean, depresioak...) mozketa praktikatzea edota gure buruaz beste egiteko gogoa. Hala ere jakin behar da, tetanoa sor dezakeela, batzuetan, ebakidurak, herdoildutako materialarekin egiten direlako. Legeak
Hor ditugu legeak guri mugak ezartzeko! Bi estatutako legeak aztertuko ditugu oraingoan; Frantzia eta Espainiakoak, Euskal Herria bitan zatitua delako. :: Piercinga eta tatuajeak Egin nahi dituztenentzat:16 urte baino guttiago dituztenak burasoez lagunduak joan behar dira Frantzian. Espainian berriz, ezin da tatuajerik egin 18 urteak arte, burasoen baimenik ez bada. Baina nehorrek ez omen du errespetatzen. Piercing eta tatuaje egileentzat: Espainian piercing eta tatuajeak egin nahi dituzten pertsonek, kabina esterilizatu bat ukan behar dute. Baita material esterilizatua. Bestalde, onartu behar dute osasun kontrol bat pasatzea. Honek kexa batzuk sortu ditu lan hau egiten duten pertsonenagan. Haien ustez, lege horrek konfiantza falta erakusten du. Frantzian, haien materiala ongi esterilizatu behar dute, produktu ofizialak, erran nahi baita lanjerrarik ez dutenak.
:: Mutilazioak eta suizidioak Frantzian, mutilazioa ez da debekatua, suizidioa bezala. Hau debeka dezaketen bakarrak bere buruaz beste egin nahi dutenen familiak dira, gaizki dena zentro psikiatrikoetan sartuz eta mediku profesionalak ikusaraziz. Frantzian ez bezala, Espainian auto–mozketa debekatua da. Pertsona batek beste bat laguntzen badu, epaitua izateko arriskua du. Suizidioarentzat ber gauza gertatzen da; salbu, norbaitek laguntzen badu baten suizidioan, sei urteko kartzela zigorra izanen du.
:: Eutanasia Hau Frantzian debekatua da. Norbaitek, eri bat eutanasiatzen badu, nahiz eta eriak nahi izan, eutanasia egin duena epaitua izanen da. Bitxia dena; ezin da eutanasia praktikatu, baina, suizidioa ez da debekatua. Logika falta bat ikus daiteke hemen. Espainian, Frantzian bezala debekatua da. Eta norbaitek pertsona bat eutanasiatzen badu, honek, epaitua izateko arriskua du.
:: Naturismoa Praktika hau Frantzian erabat debekatua da. Leku publikoetan biluzirik ibiltzen bagira, 15 000?–ko multa bat jasotzeko arriskua dugu. Espainian, leku publikoetan debekatua da, nahiz eta leku batzuk idekiak izan naturismoa praktikatu nahi duten pertsonentzat.
Ohartzen gira Frantzian ez dela gorputz moldaketak debekatzen dituen legerik, ezta mutilazioak egindakoak. Alta hil gaitezke. (informazioa iturria: Bordeleko epaile baten galdezketa) Kayan tribuko emakume bat. Argazkia: jenniferphoon Kulturak
:: Kayan tribuko emazteak Hauek Birmanian eta Tailandian aurki ditzakegu. Iparraldeko mugetan bizi dira eta haien egoera legala ez da segurtatua. Herri ttipi batean bizi dira, atrakzio parke bat bilakaraziz jendeentzat haien gorputz aldaketengatik. Emazte hauek lepokoak ukaten hasten dira haien bost urteetatik aurrera, hauek ezartzen zaizkie handitu arau. Erran ohi da honek ornoak deformatzen dituela, lepoa luzarazteko, baina ez da hala, kostetan eragiten du hauen gainean pisua jarriz. Lepoa luzatzen denean “espirala” aldatzen dute bat luzeagoa ezartzeko. Askotan erraten da hiltzeko aukera handiak dituztela kenduko dituztenean, baina ez da egia; gertatzen dena da haien muskuluek ez dutela indarrik. Baina edozein gisaz ez da arriskurik, kentzen dutenean mediku baten aurrean egiten dutelako. Nahiz eta hipotesia asko izan, tradizioa misterio bat izaten segitzen du.
:: Erretilu emazteak Afrikar kontinentean zehar, adibidez Etiopia hegoaldeko Mursi etnian,neska gazteek 10 urteetatik aurrera ebakortzak (behereko hortzak)kentzen dituzte eta zilo bat egiten dute peko ezpainean. Urteetan zehar, ziloa handitzen da egurrezko zilindro batzuen bidez, hauek geroz eta handiagoak dira, nahi den neurriko ziloa lortu arte. Aski handia denean, zilindroa, buztinezko erretilu (plater) batez ordezkatzen da. Hauek sinbolo bat dute; emaztearen dotea, bere plateraren neurriaren arabera aldatzen da. Gero eta erretilu handiagoa, geroz eta dote handiagoa. Erretilua duten emazteak, tribuko klase gorenetakoak dira. Senarraren familiak du dotea ordaintzen emaztearen familiari. Dotea, arma eta kabalez osatua da. Emazte eta gizonek belarriak zulatzen dituzte egurrezko erretiluak jartzeko eta haien gorputzean eskarifikazioak egiten dituzte espaldetan, besoetan, tripan eta bularrean.
:: Txinako zango ttipiak Moda hau Txinan agertu zen 950. urtean. Txinako zango ttipiak dira. 1000 urte baino gehiagoz, amek, haien alaben zangoak lotzen zituzten lokailu tinko batzuen bidez, zangoak ahal bezain ttipiak gelditzeko. Zangoa hazten zen garaian egiten zen. Nahiz eta mendebaldean moda hau barbarismo bezala ikusia izan Txinan, edertasun sinbolo bat zen (zango handiak ez ziren politak). Gaur egun, moda hau desagertu da. Hala ere aztarnak geratzen dira.