Euskonews Gaztea
Gaiak: Berdelaren gakoak
AGIRRETXEA, Iñaki ARREITUNAINDIA, Ane IRIGOIEN, Nerea MARTINEZ, Intza MATÍAS, Jaione MENDIGUREN, Garoa
Mutrikuko Institutuko ikasleak
Garai batean, arrantzaleek ez zuten berdela begi onez ikusten. Bera noiz joateko zain egoten ziren antxoa harrapatu ahal izateko. Berdelak inbidiaz begiratzen zien legatzari, antxoari eta Mutrikuko etxeetan gustura hartzen zituzten beste arrainei.
Azken 15 urteotan berdela jaun eta jabe da Mutrikuko kaian; martxoaren 27ro, berdela errege izan da Mutrikun. Orain legatzek, antxoek eta beste arrainek begiratzen diote inbidiaz berdelari. Berdela. Argazkia: Koro Muro. Itsasotik lehorrera
Berdela ez da berez etortzen gurera, bila joan behar da. Berdel asko ekarri duen I?aki Arrizabalagak eta berdel asko prestatu duen Libe Arrizabalagak kontatu dizkigute ibilbidearen nondik norakoak.
Modu ezberdinetan harrapatu daiteke berdela, itsasontzien eta tresnen arabera: Baxurako itsasontzietan treinaz (sareak) harrapatzen dute berdela. Etxara bakoitzean milaka kilo arrantza ditzakete. Itsasontzi txikiagoak amuz (40 izaten dira) egindako aparejuak erabiltzen dituzte.
Alde handia dago arrantza hauen arteko berdelean, amukoa banan–banan harrapatzen denez askoz hobea da, sarekoa aldiz mailatuta egoten da.
Gizonak dira itsasoan ibiltzen direnak. Emakumeak berriz, treinak eta eskabetxean egiten zuten lan, gizonak itsasoan zeuden bitartean. Gaur egun treinak makinez egiten dituzte eta eskabetxean emakume gutxiagok jarraitzen du.
Berdela ez da urte osoan berdin harrapatzen, bere sasoia dauka. Otsaila bukaeran edo martxoan agertzen da eta pare bat hilabetez izaten da bertan. Euskal arrantzaleek Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean harrapatzen dute, normalean itsasertzetik oso gertu, bi orduko bidea eginez gutxi gora–behera.
Berdela hartzea ez da guztiz libre, kupoa errespetatu behar da: eguneko eta gizoneko 1000 kg, eta barkuetan 90.000kg asteko.
Aurten, gure arrantzaleek baimendutako kupoa 3 astean harrapatu dutenez, debekatuta dute berdel gehiago harrapatzea, horregatik hasi da antxoaren kostera. Berdel Egunean daztatu daitekeen plateretako bat. Argazkia: Koro Muro. Berdelaren ezaugarriak
Berdela arrain urdina da. Hiru zati nagusi ditu: burua , gorputza eta isatsa; beste arrain gehienek bezala. Berdelaren ibilbidea Bizkaiko golkoko ekialdetik hasten da eta mendebalderantz joaten da, Kantabria aldera.
Prezioa ez da berdina arrantzaleak saldu edo arrandegian saltzean.
–Arrantzaleen prezioa kiloko 0,40 euro dira gutxi gora–behera. Lotsagarria eta barregarria arrantzaleentzat.
–Arrandegietan: 6 eurora ere iritsi izan da kiloa. Lehorreko haztegia
Gaur egunean Mutrikuk badu arrainak hazten ikasteko leku bat: Mutrikuko institutuko Akuakultura zikloa, hain zuzen ere. Arrain kontuetan arrantzaleak jakintsuak badira ere, ez dira gutxiago ikastetxe horretako irakasleak. Geuk sarea bota eta Xabier Mina harrapatu dugu gure jakin–mina asetzeko.
“Berdela eskonbridoa da” – Hitz potoloak esanez hasi da, baina, segituan, denok ulertzeko moduan jardun da “Arrain urdina da. Legatza eta bixigua arrain zuriak dira eta berdela, arrain urdina izanik, osasungarriagoa dugu dituen koipeek mesede egiten digutelako”.
Berdelaren bizitza ere kontatu digu: “Bere zikloa kostaldean hasten da, bertara hurbiltzen baita arrautzak errutera. Udaberrian ugaltzen da eta jaiotzen diren larba horien planktonaren parte dira. Heltzean itsaso zabalean bizi dira, errute sasoian berriz, kostaldera itzultzeko.”
Akuakulturako irakaslea izanik galdera berez dator: Arrain haztegietan hazi al daiteke berdela? Xabier Minak baietz dio, horretarako baldintza egokiak zaindu behar direla: uraren oxigenazioa, tenperatura, ura garbitzeko filtro mekaniko zein biologikoak (bakterioak)? Hala ere, ez da errentagarria izango. Berdelaren prezioa oso baxua da eta haztegian hezteko kostea oso altua. Beraz, “Otarrainak haztea komenigarriagoa litzateke”. Berdel Eguna
Ospakizun honen gakoa berdela da. Berdela izatearen arrazoiak:
– Asko harrapatzen delako eta oso merke saltzen delako.
– Barrualdeko herrietako jendeak berdela ezagutzeko eta honela salmenta handitzeko. Berdel Eguna, 2010. Argazkia: Koro Muro.
Jai hau orain dela 15 urte sortu zen eta leku guztietako jendea etortzen da. Hau guztiaren antolatzaileak Mutrikuko kofradia da, noski bada herritarren laguntza beharrezkoa da. Moilan ospatzen da eta moila zaharren txosnak egoten dira. Bertan ticket baten truke berdelez eginiko pintxoak, kroketak, berdel errea edo berdel marmitakoa har ditzakezu. Berdelari laguntzeko sagardoa edo beste edozein edari ere har dezakezu. Ticket bakoitzaren prezioa euro 1 da!
Martxoaren 27an berdel eguna izan zen eta sekulako giroa egon zenez guk elkarrizketa batzuk egitea pentsatu dugu, nerabeen, gazteen, nagusien eta jubilatuen iritzi zein bizipenak ezagutzeko,
Nerabeak, 14–17urte bitartekoak: Gure ustez berdel eguna oso festa handia izaten da, bai arratsaldean eta bai gauean. Gazteoi gehien bat gauean dagoen giroa gustatzen zaigu, zeren eta arratsaldean berdela jatea besterik ez da eta jende gehiago ibiltzen da Mutriku aldetik.
Gazteak, 17–30 urte bitartekoak: Gure ustez berdel eguna oso egun polita da, zeren eta berdel dastatzea egiten baita eta berdela gustatzen bazaizu oso egun egokia da. Arratsaldean mutrikuar guztiekin eta kanpotar guztiekin oso arratsalde bikaina izaten da, eguraldi oso ona egiten badu jende asko animatzen da eta ezinean ibiltzen gara gauzak eskatzeko. Baina, eguraldi eskasa egiten badu jende gutxiago animatzen da eta janari gehiago egoten da mutrikuarrentzako.
Nagusiak, 30–65 urte bitartekoak: Guretzat berdel eguna oso egun alaia, polita? izaten da zeren eta herri guztietako jendea etortzen baita. Batzuetan gustatuko litzaiguke Mutrikuko jendea bakarrik egotea, bestela larritu egiten zara horrenbeste jende tartean berdela eskatzean eta gogoa joaten zaizu jende gutxiago egon arte.
Jubilatuak: Berdel eguna oso egun alaia izaten da, ezen jende asko ikusten duzu herri batetan eta Mutriku moduko herri txiki batean hainbeste jende ikustea oso alaigarria izaten da. Mutriku oso herri txikia da eta ez da egoten jende asko baina egun horretan jende andana bertaratzen da eta oso pozgarria izaten da. Gainera pozgarria da arrantzaleek harrapatutako arrain freskoa jaten dugulako. Arrantza Hiztegia
1.– Pelenkatu: berdelari azala eta hezurra kendu, sukaldean erabili aurretik.
2.– Treina: sarea.
3.– Etxaria: sarea itsasora botatzea.
4.– Aparejua: 40 amuko traola edo erremakina pita biltzeko.
5.– Punterak: 5–6 amukoak.
6.– Gasa ipini, Amua jo edo Amuko berdela: hari gorria ipini amuari.
7.– Erriatu: uretara bota.
8.– Alatu: uretatik jaso.
9.– Berdel sarda (egunez): arraina azaldu.
10.– Berdel ardora (gauez): arraina azaldu.
11.– Berdel tasa edo Kupoa: harrapatu daitekeen arrain kantitatea.
12.– Alfako bota: saltzen ez zen berdela arrain irina egiteko erabiltzen zen orain izoztu egiten da, gero karnatatzat erabiltzeko.
13.– Bandera ipini: ezin da arrantzara atera, argi batez edo bandera batez adierazten zen sasoi batean.
14.– Arraina gobernatu: arraina kaxetan ipini.
15.– Golpia jo: arrain asko harrapatu.
16.– Pelikatua: berdel txikia.