Euskonews Gaztea
Gaiak: Lehorretik sukaldera. Berdel errezeta goxoak
MUTRIKUko INSTITUTUko lantaldea
Iñaki AGIRRETXEA, Ane ARREITUNAINDIA, Nerea IRIGOIEN, Intza MARTINEZ, Jaione MATÍAS, Garoa MENDIGUREN
Behin berdela erosita eta sukaldean dugula nola prestatu erabaki behar dugu: Frijituta, erreta, kroketetan, piperrean, txaka moduan egina, budinetan, albondigetan, eskabetxean, marmitakoan, broxetatan... etab. Zer nolako erabakia hartzen dugun era batera edo bestera garbitu behar dugu, batzuetan pelenkatu (berdelari azala eta hezurra kendu, sukaldean erabili aurretik) eta bestetan osorik mantendu. Errezetak
Broxetak
Osagaiak: Berdela, piper gorria, kalabazina, olioa, zotzak.
Prestakuntza: Lehenik olioa zartaginean berotu. Bitartean, berdela, piperra eta kalabazina laukitxotan moztu. Ondoren, guztia zartaginean frijitu kolore pixka bat hartu arte. Azkenik, guztia zotzetan sartu. Eta ahora!
Berdel Erroiluak
Osagaiak: kilo 1 berdel, ogi mami zatitxo 1, esnea, arrautzak, baratxuria, gatza, perrexila, piper hautsa, ardo zuria, kipula, olioa eta irina.
Prestakuntza: Lehenik, ogi mamia esnetan busti. Bitartean, berdela garbitu, txikitu eta ogiarekin batera esnetan sartu. Ondoren, beste osagai guztiak oso txikituta esnetara bota. Guztia ondo landu da gero, biribilkiak egin (ez oso handiak). Hori egin ondoren, irinetik pasatu eta frijitu. Gero guztia lapikoan sartu. Hurrengo pausoa olio pixka bat kendu eta kipula laminatan frijitu. Erroilu gainean jarri eta baso erdi ardo zuri eta baso bat ur bota. Ondoren, gatzatu eta hogei minutu utzi egosten. Eta ahora! Sukaldetik ahora
Aurreko orrialdeetan irakurri duzuen bezala, berdelarekin errezeta asko egin ditzakegu, baina berdela goxoa izateaz gain, osasuntsua ere bada. Berdela arrain urdina da eta arrain urdinek:
• Koipea %5 baino gehiago dute, eta arrain zuriek ordea %2 baino gutxiago. • Osasungarri diren koipeak dituzte, adibidez Linoleikoa eta Omega 3. • Proteina eta bitamina asko dituzte. • Beraz, arrain urdina jatea bereziki gomendatzen da gaur egun, bere nutrizio–propietateengatik eta, batez ere, gaixotasun kardio–baskularrak edo tronbosia jasateko arriskua duten pertsonei mesede egiten dielako.
Hauek dira arrain urdinak dituen koipe osasungarri batzuk:
– Linoleikoa: Azido linoleikoa giza gorputzarentzat funtsezko koipe azido bat da. Giza gorputzak bere kabuz sintetizatzerik ez duenez janariaren bidez hartu behar du.
– Omega 3: Omega 3 gantz azidoak eta, bereziki, azido dokosahexaenoikoa (DHA) beharrezkoak dira neuronek egoki funtzionatzeko, lan handia egiten baitute zelulen mintzak sortzeko. Arrain urdin ugariko dietek edo itsas olio ugarikoek dementzia izateko arriskua gutxitu egiten dute.