533 Zenbakia 2010-05-21 / 2010-05-28
Donibane Garazi Euskal Herriko hiri bat da, Pirinioetan kokatua, Baxe Nafarroako hiri burua da. Donibane garazi eraikia izan da 12 garren mendean Nafarroako erregearentzat, hiria garrantzitsua bilakatzen da. Lehenago, hiria beilariz betea zen. Donibane Garazi da ere hiri komertzial bat eta Santiago bideko hiri bat. Goazen orain hiriko monumentuen bisitatzerat! Gure Ama Zubi Burukoa. Mansart Etxea
Mansart etxea XVIII. mendean egina da, etxeko jauna David de Fourré zen (salerosle bat zen). Herriko etxea hemen jarri da 1935tik goiti. Nafarroako Portalea
Portale hori zulatua da Erdi Aroko harresian; idekitzen zuen plaza ttipiaren gainean, elizaren aintzinean. Lehen, plaza hori Erdi Aroko merkatua zen eta gurditxoak, uztarriak portale honetarik pasatzen ziren. Gure–Amaren Portalea
Zubi zaharraren aurrean da, eta Errobi erreka zeharkatzen du. Portale horrek kanpandorre bat badu gainean. Gure Ama Zubi Burukoa
Euskal Herriko monumentu gotiko garrantzitsua da, Baionako Katedralaren ondotik. Eliza hori XIV. mendekoa da. Ohiturak eratxikitzen du bere eraikuntza Santxo Azkarra Nafarroako erregeari. Eliza hori eraiki omen zuen ospatzeko musulmanen kontrako garaipena, Las Navas de Tolosan, 1212ean. Frantziako Portalea
Izen hori emaiten zen zeren eta itzulia da Frantzia alderat, hau da Iparralderat buruz. Arkanzola etxea. Arkanzola Etxea, 1510
Zitadelako karrikako etxe zaharrena da. 1531ean hemen sortu zen Jean de Mayorga, kortxario protestante batek martirizatu zuen jesuita, Canaries itsasoetan . Donejakue Portalea
1998ean, sailkatua da UNESCOko Munduko Patrimonioan. Portale hori beilarientzat hiriko sartze historikoa da, Donejakue bidean. Zitadela
Herria menderatzen du 70 metroz gainetik. Zitadela Mendigure mendixkaren gainean da. Eraikia da 1625 eta 1627 artean. Vaubanek parte hartu du monumentu hori eraikitzeko. Espainiako Portalea
Integratua da harresian eta bukatua izan da 1840ean. Pirinioak pasatzen dituen Erdi Aroko pasaia idekitzen du.Bide hau, geroago bilakatu da Napoleonen bidea. Gaur egun, beilariak bide hori erabiltzen dute oraino, bereziki udan, Donejakuerat joaiteko. Floquet plazea
Charles Floquet, Konseiluko Presidentea zen, eta ainitz aldiz Ministroa izan da. Sortua zen Citadelako karrikan 1828ean eta haren omenez Herriko Etxeko plaza horrela deitua da.