Euskonews Gaztea
Gaiak: Mayorga ikastetxearen historia lehen garaietarik gaur egun arte
LERISSA, Pantxika MOUTROUSTEGUY, Hélène OLHARAN, Marina
Jean de Mayorga sortu zen 1531an, Donibane Garazin, Arkonzola deituriko etxean, Zitadela karrikan. Etxe hori ohargarria da; 1510ean eraikia izan da eta Donibane Garaziko oraino xutik den etxe zaharrena da. Jean de Mayorgaren estatua. gure ikastetxean
Jean de Mayorgak bere ikasketak egin ditu Zaragozan Arte Ederretan; berantago tindatzaile izanen da. 35 urtetan jesuita egiten da eta joan da adibidez Portugalera, Tazacortera misionesta gisa...
Jean de Mayorga hil da 1556an, Brasileko bidean, ebanjelioa hedatzeko abian zelarik kontinente berrirat buruz.
Gure ikastetxean badugu bere orroitzapen bat 1894eko estatua bat da eta hortako ere, gure kolegioa Jean de Mayorga deitzen da, Donibane Garaziko zen misionesta jesuita haren omenez. Kolegioan gainera, badugu kapera bat (orain marrazki eta musika gela dena!), han ikusten ahal dugu beirate bat, Jean de Maiorgaren biziaren zati bat erakusten duena. Etcharren jaunaren elgarrizketa :
Etcharren jauna Mayorgako lehengo zuzendaria da, interesgarria atxeman dugu haren galdezketatzea, ikastetxeaz ainitz gauza baitakizki.
Zein formakuntza egin duzu espainoleko eraskasle izaiteko ?
Espainol hizkuntzan lizenzia eta “maitrise” diploma.
Noiz zuzendari izan zira ?
1954. urtean izendatua izan nintzen, 1990. urtea arte; orotarat 36 urtez egon naiz ikastetxe honen buru.
Zer orroitzapen atxikitzen duzu Mayorgaz?
Ainitz ditut eta orroitzapenak idazten ditut liburu batean.
Noiz eraikia izan da ikastetxea ?
Eskola eraiki zuen Zaroko apez batek, Jean Pierre Arbelbidek. Ideki zuen 1894 urtean . 1896an Mayorgako ikasleak. Argazkia: Ikastetxeak utzitakoa.
Eta zer zen lehen funtzioa?
Lehen funkzioa oraikoa bezala: haurrak ginistinoki altxatzea. Baina, erran behar da haatik, 1962a arte mutikoen eskola zela. Neskak onartuak izan dira 1962an.
Zoin garaian apezak ziren eskolan?
Apezak izan dira 1968. urtea artio.
Ezagutzen dituzu Mayorgan izan diren apez zonbaitzuen izenak ?
Mongaston apeza (1938–1953), Larre apeza (1953–1956), Etxegorry apeza (1956–1961), Oxanrango apeza (1961–1968).
Lehen urteetan zonbat ikasle ziren?
Lehen urtean (1894) baziren ehun ikaslez goiti eta gero 150 eta 200 artean
Noiz eraikia izan da behereko partea ?
Behereko partea 1939an eraikia izan da bainan lehenik “patronage” gisa erabilia zen Sylvie Camy Sarthy oraingo zuzendariaren elgarrizketa:
Zonbat ikasle eta erakasle badira egun kolegioan?
Badira 117 ikasle eta 16 irakasle.
Noiz etorri zira Mayorgara?
Etorri naiz 2007ko Buruilaren 1ean.
Zonbat ikasle badira barnetegian?
Badira 23 mutiko. Sylvie Camy–Sarthy gure zuzendaria.
Barnetegia aldatuko ote da Uharte–Garazitik kolegioko gaineko partera?
Bai, normalki lanak fini badlin badira, beste ikasturterako barnetegia berriz Mayorgako murruetan izanen da.
Badea beste proiekturik aldatzeko mementoan?
Bai, barneak arra berritu eta antolatu lehengo eraikuntzak atxikiz.
Kolegioko zuzendaritza erretx ote da ?
Lan hortan ez gira sekulan aspertzen. Ikasleak eztiak dira orokorki Donibane Garazin.
Zu aski berria izanez, zer dakizu Maiorga ikastetxeaz?
Apaizgaitegi bat zen lehen. Hastapenean mutiko eskola bat zen baina gero neska eta mutikoen eskola katoliko bat bilakatu dena.
Mayorgara jin aintzin nun erakasten zinuten?
Lot– et–Garone–n nintzen Notre Dame kolegioan “Mon bahus” herrian.
Eskertzen ditugu kolegioko zuzendaria Camy–Sarthy anderea eta Etcharren jauna gure artikuluan parte harturik eta informazioak ekarririk. Artikulu hau eginez ikasi dugu ez genekizkien gauza ainitz kolegioari buruz eta, harrituak gira kolegioa oino xutik dela mende bat baino gehiago baitu!!