481 Zenbakia 2009-04-10 / 2009-04-17

Euskonews Gaztea

Gaiak: Inkisizioko protagonistak

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA

Txalapartak Aingeru eta deabru txarren aldakortasunaren deskribapena liburua argitaratu zuen 2004an.

Euskal Herriko sorginkeriari buruz mintzatuz gero, denon burura etortzen zaizkigu garai batean eman ziren une latzak. Pasadizo desberdinak jaso izan dituzte ikertzaileek handik eta hemendik; horietariko bakar batek ere ez gaitu axolagabe uzten. Mendeetan zehar euskal hiritar askok pairatutako sufrimendua eskuizkribuetan jasoak izan ziren izen eta abizenekin, bai inkisidoreen deiturak baita biktimenak ere. Gaur egun sorginkeria kasu haiek benetakoak ez zirela dakigun arren, lerro hauetan tamalez protagonista bihurtu zirenen kasu gutxi batzuk jasoko ditugu; hauek zoriz hautatuak izan direla gaineratu: Pierre de Lancre

Frantses abizeneko gizon hau Euskal Herriko Inkisizioaren izen sonatua dugu. Bordelen jaio zen 1553. urtean, baina euskal jatorria zuen eta Pierre Rosteguy zen bere benetako izena. Aitonak emigratu egin zuen Frantziarantz, eta euskal erroetatik ihesi, abizena aldatu zuen. De Lancrek ere euskal nortasun harekiko ezin ulertua erakutsi zuen.

Turinen Zuzenbidea ikasi zuen eta Bordelera itzultzean, Parlamentuko kontseilari izendatu zuten 1582an, eta 1609an berriz, Lapurdira bidali zuen Enrike IV Frantziako Erregeak inguruetako ustezko sorginkeria kasuak ikertzera. Jazarpenak egin zituen euskal herritar ugariren aurka, sorginkeriaz akusatu zituen ehunka lagun eta sutara kondenatuak izan ziren 60 lagun; guztia lau hilabetetan. Batez ere, euskaldun eta emakumeak izan zituen jomugan. Parisen hil zen 1631an eta bere beste zenbait idatziren artean, Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons –Aingeru eta deabru txarren aldakortasunaren deskribapena– dugu esaterako. MarIa de Echachute

Ezpeletakoa zen eta 1609.urtean Valle Alvarado inkisidorearen aginduz sorgin izatea akusatu zuten. Salaketen artean, Zugarramurdiko akelarreetan parte hartu izana leporatu zioten eta Logro?on epaitu zuten. Bertan, ukatu egin zuen guztia eta hala ere, 1610ean sutan hil zuten.

Mar?a de Telechea

Zugarramurdin jaio zen 1572. urtean. Hau ere Valle Alvaradok atxilotu zuen 1610ean eta Logro?oko epaiketan onartu egin zituen akusazioak, baina aldi berean atzera egin zuen egindako guztiaz. Barkamena eskatu eta bere jabetza guztiak kendu zizkioten, eta betiko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala ere, azkenean barkatu egin zioten guztia. Maria de Zozoya

Gipuzkoarra zen Maria de Zozoya; Errenterian jaio zen 1530ean. Valle de Alvaradok akusatuta, Logro?ora eraman zuten 1609an eta ukatu egin zuen sorginkeria praktikatzen zuenik. Kartzelan hil zen behin eta berriz bere errugabetasuna aldarrikatu ostean. Hala ere, inkisidoreek “sorginen hezitzailea” zela pentsatzen zuten. Bere gaineko pasadizoak jaso zituen Valle de Alvaradok Alonso Becerrarekin batera 1613an ?hala ere, Mariak egindako ustezko aitorpenak 1610.urtekoak dira, kartzelan urtebete zeramanekoak. Besteak beste, honakoak idatzi zituzten inkisidoreek:

– Bere irakasleak konbentzitu zuen kristauen Jainkoaren ordez beste bat goratzeko. – Oheratu aurretik joaten zen akelarrera. – Nahiz eta sorgina izan, mezetara joaten zen, herritarren eta apaizaren aurrean itxura egiteko. – Akelarrean ogia, ardoa, kipula eta gazta jaten zen eta beste sorginen bat hiltzean, haren gorpua lurpetik atera eta zatitu ostean, jan egiten zuten. – ?