480 Zenbakia 2009-04-03 / 2009-04-10
Artikulu honekin azaldu nahi dizuegu nolako ekintzak egiten dituen Trapagako Basetxeak. Gaztetxe hau Trapagako auzo batean kokaturik dago, zehatzago esanda, San Gabriel auzoan. Trapagako gazten elkargune honen helburua besteak beste, euskara defendatzea, kultur ekintzak antolatzea eta Euskal Herriko herri kirolak bultzatzea dira. Gaztetxea barrutik.
Duela hamar urte sortu zen; gazte batzuek biltzeko leku bat nahi zuten. Asmoa, egiten zutenari buruz informazioa herrira zabaltzea jendeak zer egiten zuten jakiteko eta gazteak erakartzeko. Lehenengo Zaballako hiltegian zeuden eta tokia erreformatzen hasi ziren, baina udaletxeak bota egin zituen handik. Geroago Galindon egin zuten proba eta berriz bota zituzten. Azkenean Trapagako Oilategian sartu ziren eta han geratu ziren. Bertan hildako oiloekin egin zuten topo, kanpora atera, dena garbitu eta erreformatu behar izan zuten, izan ere, zutabeak bakarrik zituen eraikinak. Gaztetxea haiek eraiki zutela esan daiteke.
Agian galdetuko diozue zeuen buruari zer egiten duen gaztetxeak. Bertan gazteak laguntzen dituzte; esaterako dirua lortzea bada helburua, ekimen bat antolatu eta hortik ateratzen dute dirua. Ez dute ezer kobratzen, gustuko dutelako egiten dute. Baina dirua lortzeko modu ezberdinak dituzte. Horien artean adibidez, gaztetxean kontzertuak antolatu eta CDak grabatzen dituzte gero saltzeko edota herriko festetan txosnak jartzen dituzte. Ez dute nahi udaletxeak ezer ordaintzea, bestela, hark aginduko luke zer egin eta zer ez.
Trapagako gazteen artean euskara eta harremanak sustatzeko ekimen ezberdinak egiten dituzte eta horien artean Trapagako gazteek gehien nahiago duten ekintza Gazteguna da eta tradizioa bihurtzen ari den hitzordua dugu.
Bestalde, honako ekimen hauek ere antolatzen dituzte: kontzertuak, herri–kirolak, desfileak, dantza taldeak, herri bazkariak...
Gaztetxeak, gazteek herrian biltzeko leku bat eskaintzen digu.