479 Zenbakia 2009-03-27 / 2009-04-03

Artisautza

Ramon Lizeaga. Antzinako euskal gaztak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Sarrera

Gaztaren gaian interesatua den irakurleari laguntzeko, esango diogu luze eta zabal aritu garela horretaz EUSKONEWSen 452. zenbakian. Gazta-ustelaz edo hardun gaztaz ere bai, 404. zenbakian. Egileez ere aritu gara, 259. eta 459. zenbakietan.

Gaur, elikadurako beste artisau bat, gaztagile bat, dakargu: Ramon Lizeaga. Gaztak egiteaz gainera, iraganeko zaporeak aztertzen eta bilatzen ditu eta, aldi berean, produktu berriak ikertzen, lan txalogarri batean.