479 Zenbakia 2009-03-27 / 2009-04-03

Artisautza

Ramon Lizeaga. Aitzinako euskal gaztak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Gure artisaua Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1974ko urtarrilaren 3an. Aita, Juantxo, botikaria, eta Amaren izena, Nati.

Jaioterrian egin zituen lehen ikasketak, eta lanbide ugaritan aritu zen gero. 2001ean, Arantzazuko (Oñati) Artzain Eskolako ikastaro batean eman zuen izena. Hangoak egin ondoren, gaztagintza praktikak egin zituen Berastegiko (Gipuzkoa) Armuñio baserrian, Eginoko (Araba) SAT Olanoren baserrian eta, 2002an, Aiako (Gipuzkoa) Orortegi baserrian.

2007an, MENDIKOI elkartearen laguntzaz, ikerketa bat egin zuen. Bi helburu zituen: Euskal Herriko antzinako artisau erako gaztagintza metodoak berreskuratzerik bazen ikustea, eta proiektu hori gauza zitekeen aztertzea. Eta bere egungo gaztandegia muntatu zuen, Aian.

Ramon ohartu zen artisau erako gaztagintza Idiazabal gaztak zeukala monopolizatua. Barietatea falta zen. Antzina, aldiz, bazen hori. “Frantziara, Asturiasa, Kantabriara... joanez gero, Euskal Herrian baino gazta mota gehiago ikusten dira”, dio gure artisauak. Horixe izan zen, eta da oraindik, Ramon Lizeagaren jardueraren ardatzetako bat. Hona, laburtuta: Gure azienden lehengaia oinarri hartuta, eta sistema tradizionalak baliatuz, produktu mota asko egitea, guztietan lehen araua beti KALITATEA dela.

RAMON LIZEAGA AZKUE Sartalde kalea, z.g. 20809 AIA / GIPUZKOA Tel.: 652 64 38 44 E-posta: euskalgaztak@gmail.com