466 Zenbakia 2008-12-19 / 2009-01-02
Krisiaren ondorioz frantsesek opari guttiago eginen dituzte bainan eguberriko apairua mantentzea saiatuko dute.
Olentzeroren baitan sinesten dutenek bakarrik aurkituko dituzte opariak izai pean abenduaren 25ean. Egia erran, frantsesek erabaki dute iaz baino %6,7z apaltzea haien xahutzeak eguberriko oparientzat, baina haurrek ez dute krisi ekonomikoaren ondorioak jasanen. Hala nola, kasik frantsesen 1/4 ak ez du oparirik egingo ez eta bizi lagunari eta 1/2ak ez du deus oparituko familiari eta are guttiago lagunei eta lankideei.
Elikadura eta ezantzaren prezioaren goititzearen ondorioz, frantsesen 3/4 ak urte bukaerako diru xahutzeak apalduko ditu. Urriaren hasieran egin diren ikerketa batzuen arabera, eguberriko salketek ez dute arrakasta handirik izanen, galdekatuak izan direnen 1/3ak baitio finantza krisiak ukitzen duela.
Bestalde, frantsesen 1/2ak baino gehiagok dirua baztertu gogo du eguberriko erosketentzat, iaz aldiz ez zuen 1/3ak baizik dirua ahoratu.Eta denek denbora pasatu gogo dute prezioak erkatzen, bereziki interneten bidez hautatu aintzin zein dendetan erosketak egin. Baliosak ez diren erosketak ez dira aipu izanen aurten.Hornitzaileak moldatu beharko dute. Produktuen ekoizpena antolatzeko denborarik ez bada ere, publizitatea aldiz oraindik alda daiteke. Jauntzi kateek –frantsesen opari maiteenak– haien prezioak apal ditzakete erakargarriagoak izaiteko eta bereziki ekiditeko frantsesek eros ditzaten opariak urtarril hastapenean merkealdiei esker, egin ohi duten bezala.
Berri ona aldiz, frantsesek ez dute garrantzitsuena ahantziko: apairua. Besten janarien xahutzeak ez dituzte %2z baizik apalduko. Bainan bizi moldea beheratzeko aunitzek erosteko jarrera aldatuko dute. Hala nola, denda ttipiek sufrituko dute, merkatu handiak ez bezala. Horiek, iaz baino gehiago manatuko dute jakinez iazko saltzeen %60a egin dutela. Aldiz xanpaina guttiago salduko da.