465 Zenbakia 2008-12-12 / 2008-12-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Eskerrik asko Garbiñe, Miel eta Mikel!

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA

Miel Rodriguez eta Garbi?e Ibarra, Euskonews Gaztearen arduradunarekin.

Durangoko Liburu eta Disko azokaren edizio berriari eman zitzaion hasiera 2008ko abenduaren 5ean, eta ohikoa den bezala, ikastetxeen txanda iritsi zen aurrena. Eguerdiko 12etan hitzordu berezia izan zen Euskonews Gaztearentzako, izan ere, hiru irakasleri oparitxo bat egin nahi izan genien kulturaren azoka erraldoi horretan.

Duela ia bi urte kaleratu genuen gure aurreneko alea; 2007ko urtarrilaren 12a data esanguratsua da guretzako. Dagoeneko 500 ikasletik gora izan dira gure proiektua egia bihurtzen lagundu digutenak; beraiek sortutako lanarekin egiten baititugu gehienetan gure astekaria. Eta hori, eskertzekoa da benetan. Baina bide batez, beraien idazlanen atzean irakasleen lana ere badagoela nabarmendu nahi izan dugu eta bi ikastetxe aukeratu ditugu, bai egindako jarraipenagatik eta baita horrek eman dituen emaitza ederrengatik ere. Ezkerretik hasita: Peio (Mikel Cazaubonen ordez), Miel, Garbi?e eta Zuri?e.

Hala, Eusko Ikaskuntzaren standean elkartu ginen Bilboko Begoñazpi Ikastolako Garbiñe Ibarra eta Kanboko Xalbador Kolegioko Miel Rodriguezekin. Nahiz eta azken ikastetxe horretako Mikel Cazaubonek ere oparia jaso behar zuen, ezin izan zen bertan egon eta bere ordez Peio Irigoien irakaslea gerturatu zen ekitaldira Mielekin batera.

Ekimen xumea izan zen arren, eskerron guztia helarazi nahi izan genien irakasleei eta hauek ordainetan, etorkizun batean elkarlanean jarraitzeko asmoa erakutsi ziguten. Bai Garbiñek eta baita Mielek ere, ekitaldiko protagonista izatea ezustea izan zela adierazi ziguten, eta pozik agertu ziren jasotako opariekin.

Aldizkari honek bere aldetik, publikatzen diren lanetan irakasleen lana nabarmena dela argi utzi nahi izan zien. Aurrerantzean ere gure arteko lana bultzatzeko konpromisoa hartu genuen abenduaren 5ean. Baina ez Garbiñe, Miel eta Mikelekin bakarrik; Euskonews Gaztean parte hartzen duten ikastetxe guztietako irakasleen inplikazioa nahitaezkoa baitzaigu irakurleoi kalitatezko edukiak eskaintzeko.

Eskerrik asko zuen lanagatik!