Euskonews Gaztea
Gaiak: Txatxiliko lagunekin lan egin nahi?
Elkartearen izena: Txatxilipurdi Elkartea Egoitza: Pablo Uranga 6 Behea Herria: Arrasate P.K. 20500 Lurraldea: Gipuzkoa Posta elektronikoa: idazkaritza@txatxilipurdi.com Telefono zenbakia: 943 795446 Web orria: www.txatxilipurdi.com/
Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak lan poltsa dauka irekita eta jende bila dabil hainbat tokitako begirale–dinamizatzaile izateko. Animatzen al zara? Ezaugarriak
– 18 urte beteak edukitzea. – Aisialdi zein hezkuntza munduan aritutakoa izatea. – Euskara maila ona edukitzea (Ez da derrigorrezkoa EGA edukitzea, baina baloratuko da). – Arrasatearrek preferentzia izango dute. Lan eskaintza desberdinak ditugu:
– Arrasateko Ludotekan lau ordutako lanpostu bat. Astelehenetik ostiralera bitartean, 3–12 urte bitarteko neska–mutikoekin egoteko. – Herrian dauden Gaztetxokoetan dinamizatzaile lana. Astelehenetik larunbatera, lau orduz. Ekintza desberdinak egiten dira, bertako ekimenez gain, irteerak... – Zumarragako Gabon Parkerako begiralea. Abenduaren 22 eta 23an burutuko da. – Arrasateko Txikilandia Gabon Parkerako begiralea. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean. – Eta gainera, urtean zehar ekintza ugari antolatzen ditugu, eta horietan lan egiteko aukera.
Animatu eta bidali zure curriculuma posta elektronikoz edota gure webgunearen bidez. Txatxilipurdiri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen