466 Zenbakia 2008-12-19 / 2009-01-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Jon eta Olentzero

DUMONT, Nina ETCHANDY, Argitxu

Baionako Fakultateko ikasleak



Finantza krisia dela eta jakin izan nahi dugu ea jendeak eguberriko oparietan diru guttiago xahutu gogo duenez.Hala nola 6 urteko haur baten gurasoak galdekatu ditugu,haurrari elkarrizketa egin aitzin.

Eguberria heldu da eta krisiaren ondorioak sentitzen al dituzue ?

Ama: Ez zait iduritu jostailuen prezioak apaldu direla dendetan. Zaila zaigu beste urteetan bezain bat opari egitea, ikusiz nola ezantzaren eta janariaren prezioak goraldi bat ezagutu duten.

Beraz zuen xahutzeak mugatu beharko dituzue?

Aita: Egia erran ez dugu hautu handirik, gainera krisi hori larrituko dela diote adituek, baita luzaz iraunen duela. Beraz behar dugu ikasten hasi dirua aurrezten, jakinez orain arte kontsumo gizarteak usatu gaituela zoin gehiagoka hartzen erosketetan.

Ez zaizue min egiten ezin izaitea haurraren nahi guziak betetzea?

Ama: Bai, gainera Jonek zerrenda erraldoia egin ohi du Olentzerori... Ez dakit nola onartuko duen aurten Olentzerok ez dezan ukan beste urteetan bezain bihotz ona.

Eta orain zuri Jon: zer diozu aurten Olentzerok ez badizkizu zerrendan izkiriatu dituzun opari guziak ekartzen?

Jon: Ez badu nahi listan opari guziak ekartzen, hurrengo urtean ez diot xokolate esnea utziko izaiaren ondoan. Eta sua piztuko diot erre dadin.

Aita: Kasu egin, Olentzerok ez dizu deus ekarriko horrela segitzen baduzu. Haur txarrak ez ditu maite eta urte osoan zehar zaintzen zaitu ipar polotik bere largabistekin. Eta erran behar da aurten ez zirela aingeru bat izan denbora osoan

Haurra: Futitzen niz , sarri ene urtebetetzeak dira!