
Artisautza
Quesos Ibar. Gaztaren artisauak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Aurreko batean ere senar-emazte gaztagile batzuez mintzatu ginen atal honetan. Orduan, Legazpiko (Gipuzkoa) Arantza Segurola eta Juan Jose Aranguren “elikagaien artisauak” izan genituen protagonista (EUSKONEWS 259 zk.).
Gaztaren jatorria, gure inguruan egiten dituzten gazta motak eta jatorrizko deitura dutenak aipatu genituen artikulu hartan.
Era berean, joan den irailaren 8ko EUSKONEWSen alean (452. zk.), Euskal Herriko gaztari buruzko artikulu zabalagoa argitaratu genuen. Gaiaren inguruan interesa duen irakurleak bertara jo dezake informazio gehiago nahi badu.
Gaurkoan, gaztagintzan aditu bikaina den Alfonso Zamora, Araban bizi den bilbotarra, ekarri dugu gurera.
