
Artisautza
Quesos Ibar. Gaztaren artisauak: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Behi-esnea (% 10), latxa ardiarena (% 40) eta ahuntzarena (% 50) erabiltzen ditu, eta inguruko abeltzainak ditu hornitzaile.
Produktu freskoak
- “Burgos” ardi-gazta freskoa: 250 g eta 1 kg inguru.
- “Burgos” behi- eta ardi-gazta freskoa: 500 g, 1 eta 2 kg inguru.
- Jogurta (naturala, marrubizkoa, limoizkoa, bainilazkoa eta Xixona JD turroizkoa): 250 g.
- Ardi-esnearekin egindako mamia: 140 g.
- Kefirra: 500 g.
Pasta biguneko gaztak (esne pasteurizatuarekin eginak)
- Behi-gazta kremosoa (ontze-prozesua: 70-90 egun): 1,6 kg inguru.
- Ardi-gazta kremosoa (ontze-prozesua: 70-90 egun): 1,6 kg inguru.
-“Delicia de Artziniega” ardi-gazta (ontze-prozesua: 25-50 egun): 300 g inguru.
- “Flor de Ibar” ahuntz-gazta (ontze-prozesua: 70-90 egun): 1,6 kg inguru.
- “Flor de Ayala” ahuntz-gazta (ontze-prozesua: 70-90 egun): 450 g inguru.
-“Capricho” ahuntz-gazta (ontze-prozesua: 25-50 egun): 300 g inguru.
Pasta prentsatuko gaztak (esne gordinarekin eginak, lehenengoa izan ezik)
- Ardi-gazta samurra, esne pasteurizatuarekin egina (ontze-prozesua: 30-45 egun): 1,2 kg inguru.
- Ardi-gazta ondua, Idiazabal erakoa: ketua eta naturala (ontze-prozesua: 5-6 hilabete): 1,5 kg eta 3 kg. inguru.
- Ardi-gazta zaharra, Idiazabal erakoa (ontze-prozesua: 12-14 hilabete): 1,2 kg inguru .
- Ardi-gazta zaharra (ontze-prozesua: 12-14 hilabete): 1,5 kg eta 3 kg inguru.
Gazta opilak
- Ardi-opila (ontze-prozesua: 4-5 hilabete): 500 g.
- Ahuntz-opila (ontze-prozesua: 4-5 hilabete): 500 g.
Gatzipen laktikoko gaztak
- Ahuntz-erruloa (ontze-prozesua: 15-20 egun): 200 g eta 1 kg inguru.
- Ardi-erruloa (ontze-prozesua: 15-20 egun): 200 g eta 1 kg inguru.
Gazta urdinak
- Behi-gazta urdina (ontze-prozesua: 2-3 hilabete): 2 kg inguru.
- Ahuntz-gazta urdina (ontze-prozesua: 2-3 hilabete): 2 kg inguru.
- Ardi-gazta urdina (ontze-prozesua: 2-3 hilabete): 2 kg inguru.
Igurzeko gazta kremak
- Ahuntz-esnezko gazta-krema naturala: 110 g.
- Ahuntz-esnezko gazta-krema ahuntz-gazta urdinarekin: 110 g.
- Ahuntz-esnezko gazta-krema “Provenzako Belarrekin”: 110 g.
- Ahuntz-esnezko gazta-krema Arabako JD txakolinarekin : 110 g.
- Ahuntz-esnezko gazta-krema onddoekin (boletus edulis): 110 g.
- Ahuntz-esnezko gazta-krema trufa beltzarekin (tuber melanosporum): 110 g.
Gazta tarta
- Gazta-tarta “labean egina”: 800 g inguru.
Saltokiak
Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean hainbat dendatan saltzen dituzte bere produktuak. El Cortes Inglések Espainian dituen saltokietako elikadura-sail guztietan ere salgai daude.
Eta noski, baita bere dendan ere.
