445 Zenbakia 2008-06-20 / 2008-06-27

Euskonews Gaztea

Taldea: Katajineta arrunta (Genetta genetta)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Genetta genetta Gaztelaniaz: La gineta Ingelesez: Common Genet Frantsesez: : La genette commune

Ezaugarriak Penintsulan dagoen biberrido bakarra da. Katuarekin oker daiteke, baina bere buztan luze iletsuak, eta bereziki bere kolore urdin horixkaren gainean beltzez pikardatua egoteak lagunduko gaituzte katajineta arrunta ezberdintzen. Buru luzea, mutur zorrotza eta belarri zabal eta nabariak ditu, entzun pantaila gisa erabiltzen dituelarik. Katajinetaren atzazalak atzera egiten dute, beraz ez dira hatzetan ispilatzen, katuen antzekoak izanik. Lau hatzapar dituzte eta borobilak dira, katuenak baino txikiagoak. Gainera hauen artean dagoen tartea txikiagoa da. Gorotzak beti leku nabarmenetan ipintzen dituzte (harkaitz, enborretan, etab) eta beti kopuru handian, gorotz-pilaketa handiak eginez.

Tamaina Gorputza eta burua: 50-58 cm. Buztana: 40-48 cm. Pisua: 1-2,5 kg.

Biologia Gautarra da. Zuloren batean ezkutaturik ematen du eguna eta ilundu ostean zereginak egiteari ekiten dio. Ehiza egiteko zelatan egoten da, lurrean zen zuhaitzetako adar ahuletan. Salto eta korrika egiteko buztanaz baliatzen da, lema modura, zuhaitzetatik buruz behera jaisteko ere gai da. Animalia bakartiak dira. Ernaldia urte osoan da, baina bereziki otsail-martxotik abuztura bitartean. Ernaldiak 70 egun inguru irauten du, bat eta lau kume artean izanik. Zuhaitz zaharren batean edo beste zuloren batean hazten da 16 urte arte bizi daitekeelarik.

Elikadura Denetarik jaten du, hegazti, ornogabeko, fruituak... urtaro eta eskaintzaren arabera.

Habitata Edozein motako basoetan bizi daiteke. Baso autoktonoetan, landazabaleko baso isolatuetan eta errekako zapalda edo pinudietan bizi da, beti ere babesteko dagoen harkaitz edo zuhaitz zaharren batetik hurbil, nahiz eta baserri utziak, ganbarak eta txabola zaharrak ere aprobetxatzen dituen. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.