444 Zenbakia 2008-06-13 / 2008-06-20
Latinez: Alcedo atthis Gaztelaniaz: Martín Pescador Ingelesez: Common Kingfisher Frantsesez: : Le martin–pêcheur d’Europe
Deskribapena Benetan bitxia den hegazti honek beste hegazti gehienentzat arrotz diren karaktere bereziak agertzen ditu. Karaktere hauetatik aipagarriena, kolore eta morfologia bereziaz gain, sindaktilia da. Hau, koraziiformeen ordenaren karakterea da, lehen-falangeak elkar soldaturik egotea. Itxura txaparreko txori deigarria, buru handia eta bere tamainarako izugarri luzea den mokoa bereizgarri dituelarik. Hegan doanean, urdin metalikoa den sorbalda nabarmentzen da, behealdeko kolore arre gorrixkarekin kontrastatua. Gainera hegaldi zuzenak identifikazioa asko errazten du. Geldi dagoenean, lumajean konbinatzen diren kolore deigarriei esker ezagutuko dugu: urdin berdexka, arre gorrixka eta zuria.
Tamaina Luzera: 28 cm. Pisua: 55-80 g
Biologia Edertasun handiko hegaztia da martin arrantzalea, hegalaburra eta hegalera zuzen eta bizkorrekoa. Bere ehiza-teknika hau da: kokagune batetik begiratuz egoten da, edo kolibriaren antzera, ibai eta paduren gainetan, eta behin eta berriro murgiltzen da uretan harrapakin bat lortu arte. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.