443 Zenbakia 2008-06-06 / 2008-06-13
Latinez: Polygonatum odoratum Gaztelaniaz: Sello de Salomon Ingelesez: Angular Solomon’s–seal Frantsesez: : Le Sceau de Salomon odorant
Ezaugarriak Aizkorriko parkean Daviden malkoak da espezierik zabalduenetarikoa eta hazkuntzan erabilienetarikoa; usain oneko lorea duen bakarra da. Zurtoin angelutsuak ditu eta bertatik hazten dira txandakako hostoak, eliptikoak direnak. Lore zuriak punta berdexkekin, oso usaintsuak. Luzetara 12tik 27ra mm izan dezakete eta bakarka edo binaka sortzen dira. Baina beltz urdinxka bat ematen du. Bere errizoma sendakuntza herrikoian erabilia beherako eta heste-minei, erreuma, hezueriari aurre egiteko eta diuretiko bezala ere baliagarria. Pizma eran azalari atxikirik beronen akatsak kentzen laguntzen du.
Habitata Euskal Herrian Araban, Nafarroan eta Bizkaian sakabanaturik bizi da, karezko harkaitzetan arrakalak betez.
Loraldia Maiatzetik ekainera loratzen da 2.200 m-tako garaierara hel daiteke. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.