442 Zenbakia 2008-05-30 / 2008-06-06

Euskonews Gaztea

Taldea: Azkonarra (Meles meles)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Meles meles Gaztelaniaz: El tejón europeo Ingelesez: Eurasian Badger Frantsesez: : Blaireau européen

Deskribapena Pottoko eta sendokotea da. Galeriak zulatzeko hanka motz eta sendoez baliatzen da, ibilera geldo eta traketsa du. Orokorrean urdinxka da, tarte zuri–beltzak dituela. Buruzuriak begietatik igarotzen diren aldameneko bi marra beltz ditu. Lau hatzapar ispilatzen dira orokorrean lurrean, eta bost berriz, lurra biguna izanez gero. Azkazal luze eta nabariak ditu (8 x 5,5 cm–koak aurrekoak eta 6,5 x 5,5 cm–koa atzekoak). Aztarna hauen bidez bere presentziaz ohar gaitezke. Lurrazpiko gordelekuek sarrera asko dituzte.

Tamaina Burua eta gorputza: 68–80 cm. Buztana: 15 cm. Pisua 7–17 Kg.

Biologia Azkonarrak beraz zulatutako gordelekuetan bizi da, zuhaitz–sustrai eta harkaitzen artean, bizitokiak iraunkorrak izan daitezen. Gordeleku hauek irteera eta hutsune ugari dituzte, non 2–15 kide bizi diren, eremuko baliabideen arabera. Udan ilundu aurretik, eta neguan ilundu ostean, gordelekua utzi eta alboko guneak begiztatzen hasten da. Gauero kilometro batzuk egiten ditu bakar–bakarrik.

Elikadura Orojalea da, zoko guztietan dabil ahora eraman ahal duen edozer bilatzen. Sustrai eta zizareak (oinarrizko elikagaia gure lurraldean), ugaztun txikiak, ornogabekoak eta baita zarama ere jaten dituelarik. Udazkenean fruituez elikatzen da batez ere. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.