Euskonews Gaztea
Gaiak: Guardia, Arabar Errioxako herria
Gasteizko Olabide Ikastola (Batxilergoko 1.go maila)
Guardia, Arabako Errioxa hegoaldean kokatua dagoen herria da, mendixka baten gainean aurki dezakegu. Bere inguruan Eltziego, Bilar eta Navaridas herriak ditu, besteak beste. Izen ofiziala Laguardia izan arren, Euskaltzaindiak adierazi du euskarazko izen egokia Guardia dela. Lehen Guardiari euskaraz Biasteri deitzen zioten, baina XX. mendean filologo eta historialari batzuek izen hori ikertu eta esan zuten Biasteri izena ez zela Guardiaren sinonimoa, Viñaspre herriarena baizik. Herri hau Guardiaren inguruan kokatuta dago. Mahatsarentzako upelak prestatzen. Ardogintza
Guardia ez da oso herri handia, biztanle kopurua 1484 pertsonatakoa da. Bere ardotegiak direla eta jende asko joaten da Guardiara, ardo kontutan oso ezaguna baita. Ardoa bere oinarrizko ekonomia da, eta Guardia ezagutzen duen edonork noizbait bere ardoen berri izan du.
Herri honek hamabi bat milioi litro ekoizten ditu urtero. Ardo hauen arrakasta egoera geografikoan, klimatologian eta mahats motetan oinarritzen da. Ardoen adibide batzuk Tempranilloa, Garnatx Beltzeko gorria eta Viura zuria. Ardoaren prozesua oso luzea izaten da, emaitza ona eduki nahi bada. Klima ez ezik, ardoak hobetzeko herritarren jarrera eta kezka eman die merezi duten ospea.
Ardoek atzerritar asko erakarri dituzte, oso onak baitira. Horregatik, Guardia turismoaren arloan asko aurreratu da. Herriaren inguruan tabernak daude, non turistak ardoak dastatu ahal dituzten, eta herriaren kultura ezagutu dezakete. Guardiak ardoak baino zerbait gehiago eskaintzen du, kultura, arte eta historia baititu. Katximorroa, atzean dantzariak dituela. Jaiak
Kulturari dagokionez, Guardian ospatzen den jairik garrantzitsuenak San Juan eta San Pedro festak dira. Ekainaren 23tik 29ra irauten dute. Ekainaren 23an, eguerdiko ordu batean, txupinazoak eta kanpai hotsek jaiei hasiera ematen diete. Hauetan beraien ohituraren arabera, dantzariak Katximorroa buru dutela, alkatearen bila doaz, eta ondoren, plazan dagoen bandera jaisten dute. Segidan, guztiak San Juan elizara zuzentzen dira, non bandera Pilar Amabirjinari eta zaindariari eskaintzen dieten.
Beste ekitaldi bat zezenen entzierroa da. Kale Nagusia ixten da, eta hiru suzirien ostean, zezen aldra askatzen da, San Ferminetan bezala. Lasterketaren ondoren plazan zezenketa egiten dute.
Nire ustez, Guardiak bisitatzea merezi du, eta han egoteko abegi oneko hotel xarmant bat dago. Gainera, Guardiako inguruak eta ikuspegiak oso politak dira.