Euskonews Gaztea
Taldea: Ugatza (Gypaetus barbatus)
Latinez: Gypaetus barbatus Gaztelaniaz: El Quebrantahuesos Ingelesez: Bearded Vulture Frantsesez: : Le gypaète barbu
Deskribapena Lumaje nabarmena agertzen du, gainerako hegazti sarraskijaleengandik bereizten duena. Eztarri papar eta sabelaldeko lumak gorriztak dira, eta kontraste bizia egiten dute buruan dituen zuri horixkekin. Begietatik mokorainoko aldean inguru-xingola beltza du, maskara baten antzera. Latinezko izenak, gypaetus barbatus, sai-arrano bizarduna adierazten du. Buru gainean luma tente batzuk agertzen ditu, asaldaturik dagoenean zabaltzen dituenak, arranoek egiten duten bezala. Azpian, begi horixka eta esklerotikako zirkulu gorriminez inguratuek, begirada mehatxagarria ematen diote; moko gris luze, kakodun eta amaieran beltz baten gainean nabarmentzen dira. Bizkarraldea eta isatsa gaua bezain ilunak diren arren, luma bakoitzak lerro zurixka bat agertzen du erdian, hegoei distira metalikoa emanez. Hanketako tartsoak lumaz jantziak dira eta atzazalak luzeak dituzte. Ugatza dugu Europako harraparirik handiena.
Tamaina Luzera: 120-140 cm. Hego-luzera: 275 cm. Pisua: 6-8 Kg.
Biologia Hegazti geldikorrak ditugu ugatzak, eta lurralde propioa dute bizitza osorako, bikotekidearekin konpartitzen dutena. Lurralde horretan badira leku batzuk garbi mugaturik, esaterako, habia inguruko aldea. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.