Euskonews Gaztea
Taldea: Lepazuria (Martes foina)
Latinez: Martes foina Gaztelaniaz: La gardu?a Ingelesez: Beech Marten Frantsesez: : La fouine
Deskribapena Tamaina handiko erbinudea gogarazten digu. Gorputz luzea eta tonu arre gorrixka du bizkarrean. Bularrean narrio zuri bat dauka, animaliaren arabera aldakorra dena. Ezaugarri garrantzitsua da hau martarengandik (Martes martes) ezberdintzen baitu. Hau, antzeko mustelidoa da, zakarragoa eta bularra horixka du. Bien burua hiruki erakoa da, eta mutur zorrotzekoa. Aurreko eta atzeko hanken neurriak hauexek dira: 3,5 x 3,2 eta 4 x 3,2. Gorotzak ez du oso sunda desatseginik, eta zidorretan uzten ohi dituzte. Beltzak eta biribilak dira eta cm 1eko diametroa eta 10 cm-ko luzera izan dezakete.
Tamaina Burua eta gorputza: 42-48 cm. Buztana: 22-26 cm. Pisua 1,2-2. Kg.
Biologia Gau ohiturak izanik usaimena eta entzumena bere zentzurik garatuenak dira. Ernaldia ekainetik uztailera bitartean da, zaratatsua; egunean errazago ikus daiteke. Bularreko zuria bandera gisa erabiltzen du, bere lurraldean sartzen diren animalien aurrean.
Elikadura Bizilekuaren arabera elikadura aldatzen da. Gizakiarengandik hurbil baldin badago, batik bat arratoi eta saguak jango ditu, oilategi zein usategietara behin-behineko bisitak eginez. Udazkenean fruta zaleagoa da; gure eremuan batez ere pikuak ditu gustuko. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.