438 Zenbakia 2008-05-02 / 2008-05-09

Euskonews Gaztea

Taldea: Mero arrunta (Epinephelus guaza)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Epinephelus guaza Gaztelaniaz: Mero Ingelesez: Grouper Frantsesez: : Mérou

Hamar urterekin, 70 zentimetro eta zazpi kilo izaten ditu: hogei urteekin, 110 zentimetro eta hogei kilo. Adinean gora doan unean hazkuntza mantsoago egiten da; hori dela eta, zentimetro bat soilik hazten dira urtean zehar. 50 urteak bete ditzake.

Biologia Mero hau oso geldoa da eta sakon arrokatsuetan bizi da, bertan zartadura aukeratzen du bizi toki moduan eta han egoten da egunean zehar. Iluntzean biktimen bila joaten da. Heldua denean oso ehiztari trebea da, bere tamaina handia kontutan izanda, bere etsaiak eskasak dira. Bere bizitokia handia da eta janari asko egoten denez bertan, bizitza guztiaren zehar han egon liteke; bestela babestoki berri bat bilatzen du edo hazten doan heinean aldatzen joaten da toki beharrean badago. Bere umatzea bibiparoa da. Meroa espezie hermafrodita bat da. Denak emeak jaiotzen dira heldutasun sexuala lortu arte (9-12 urte), eta geroago bere eme organoak atrofiatu egiten dira arrenak agertu arte.

Elikadura Oskoldun eta maskordunak jaten ditu (baina nahiago izaten ditu potak, olagarroak eta txipiroiak, hauek bat-batean irensten ditu).

Bizitokia Sakonean eta hondar arrokatsuetan bizi da, alga ugari dauden lekuetan, 25-150 metro bitarteko sakontasunean.

Banaketa Atlantikoan aurki dezakegu Britainiar uhartetik Senegaleraino.

Euskal maldan Meroa oso eskasa da euskal maldan. Hala ere, behinik behin honelako arrain bat harrapatzen dute gure maldan. Matxitxakoko itsas muturreko itsasargian eta Ogo?on harrapatuak izan dira esaterako. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.