437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Euskonews Gaztea

Taldea: Asuna (Urtica)

ADEVE

Asuna ADEVE

Latinez: Urtica Gaztelaniaz: Ortiga Ingelesez: Nettle Frantsesez: : Ortie

Asunean (urtica generoan) karakteristikoak dira ile kofadunak. Erresumina sortzen dute, azalean azkura izugarria ekartzen duten ukitu txikienean ere askatzen diren substantzia kimikoekin.

Azalaren gainean malba (Malva sylvestris), menta (Menta sp.) edo uztaoaren (Rumex obtusifolius) hostoak igurtziz gero, ahuldu egiten dute asunak ekarri duen azkura eta gorritasuna.

Nitrogenoan aberatsak diren lurraldeak, gizon edo animaliak bizi diren inguruak, abeletxe, simaurtegi, soroak? dira asunentzako bizilekurik aproposena. Ugari egoten dira, dituzten ile erresumingarriei esker, gizonak ez dituelako batzen ez eta animaliek jaten. Han aurkituko dugu Asun handia, Urtica dioica, eta bere ahizpak, Urtica urens, asun beltzak, lur lehorragoak aukeratzen ditu. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.