436 Zenbakia 2008-04-18 / 2008-04-25

Euskonews Gaztea

Taldea: Ainarra arrunta (Culluna Vulgaris)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Calluna Vulgaris Gaztelaniaz: Brezo Ingelesez: Calluna Frantsesez: : La bruyère callune

Identifikazioa eta ezaugarriak Mulua edo zuhaixka, altueraz metro bat edo gehixeago hazten da, eta urte osoan berde egoten da. Zepa bihurriak izaten dira eta adaska ugari, horixka edo gorrixkak botatzen ditu; hauek ilegabeak izaten dira edo ile grisez estalita egoten dira. Hostoak aurikulatuak, oinaldean bi ezproi txikiz hornituak, 2,5–3,5 mm–koak, zurtoinari estuki erantsiak, luzangak, konkaboak gainaldetik. Adar antzuetan trinkoki antolatzen dira lau ilaratan. Loreek luku meheak eratzen dute, eta hauek, batzuetan, panikuletan elkartuta egoten dira.

Loratzea Ekainetik urrira bitartean loratzen da normalean, baina inoiz urte osoan zehar ere ikus daiteke loretan.

Habitata Europako parterik gehienetan aurki daiteke, bai eta Asiako mendebaldean, Afrikako iparraldean eta Ipar Amerikako ekialdean ere. Zoru azido, oligotrofoen gainean azaltzen da, txilardiz osatutako hainbat basoren parte izanez. Euskal Herrian hedadura dauka, itsas mailatik hasi eta mendi garaienetaraino, eta eskualde mediterraneoan bakarrik falta da. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.