Euskonews Gaztea
Gaiak: Portugalete...ezagutu beharreko tokia!
ALDEKOA, Asier DEL CORTE, Xabier DEL HOYO, Idoia GARCIA, Aingeru GONZALEZ, Josune MONROY, Argiñe REGO, Jon Ander
Portugaleteko Astileku Ikastola (DBH 3.maila)
Portugalete ezagutzen ez dutenek sorpresa ederra hartzen dute Portugaletera txango bat egin ondoren, alde zaharra oso polita delako eta leku interesgarri asko dituelako, ezagutu beharrekoak. Portugalete oso herri zaharra da. Portugaleteko Hiribildua, ofizialki, 1322an fundatu zuen Maria Diaz de Harok. Erdi Aroko hiria...
Gure herria, Erdi Arokoa da eta bere sorrera erabat lotuta dago daukan kokalekuarekin, hots, itsasadarraren ahoarekin. Gainera, erdigunean hiru kale ditugu: Iturriaren kalea, Victor Txabarri kalea eta Santa Maria kalea. Zubi Esekia.
Merezi du gure herriko alde zaharreko kale hauetatik paseatzea eta zenbait leku deskubritzea. Leku hauen guztien artean zubi esekia dugu ospetsuena Zubi Esekia...
Gure herriko eraikinik ezagunena eta garrantzitsuena da seguruenik. Portugaleteko Zubi Esekia, edo Bizkaia Zubia (edo ?Puente Colgante? gaztelaniaz), 1893ko uztailaren 28an inauguratu zuten.
Alberto de Palacio Elissag?e arkitektoak egin zuen zubia, mundu osoan eraikitako lehen transbordadorea da. Lehenengo diseinua 1888an egin zuen Albertok. Ideiak, Portugaletera etorri baino lehen Frantzian igaro zituen bost urteetan atera zituen.
Bizkaia Zubia, Europako industria iraultzatik geratzen den monumentu handienetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da. Zubia, Portugalete eta Bizkaia osoko burdingintzan igoera handia suposatzen du.
XIX. mendearen bukaeran, itsasadarra trabaz beterik zegoen, eta oso zaila zen ontziak handik igarotzea edota alde batetik bestera zerbait pasatzea, horregatik eman zioten transbordadore izaera. Hasieran, gauzak garraiatzeko erabiltzen zen. Baina azkenean pertsonak alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen dugu gaur egun.
Orain dela gutxi, 2006an, Bizkaiko Zubia Humanitate Patrimonioa izendatu zuten, eta horrek Portugaleteri garrantzi handia eman dio. Salazar Dorrea, 1986ko argazki batean.
Baina ez da Zubi Esekia Portugaleten dagoen eraikin garrantzitsu bakarra; Portugaleteko Salazar Dorrea ere oso ezaguna da. Salazar Dorrea...
Eraikuntza hau XV. mendean bukatu zuten egiten. Otxoa Salazarrek agindu zuen eraikitzea; inguruko familiarik boteretsuena zen eta dorrea eraikita dagoen tokitik merkantziak eta jende guztia kontrolatzeko aukera zuten.
Baina 1934ean sute bat egon zen Salazar Dorrean eta urte batzuk behar igaro ziren (1958 eta 1959 urteetan) erreforma bat egiteko, Joaquin de Irizar arkitektoaren zuzendaritzapean.
Azken urteotan, Udalaren esku dago eta Portugaleteko historia kontatzen duen museo bezala erabiltzen da. Esaten da pasabide sekretu bat dagoela Dorretik Andra Mari elizara eramaten duena, baina ez dute inoiz aurkitu. Andra Maria eliza...
Eliza hau XVI. mendeko eraikina da eta Portugaleteko Alde zaharrean kokatuta dago. Estilo Gotiko Errenazentista dauka, eta Joan Garitak eraiki zuen. Gaur eguneko kontserbazioa oso ona da eta beti egin den bezala, elizkizunetan erabiltzen da.
Bere barrualdean, aldarean, XIV. mendeko Ama Birjinaren eskultura gotikoa dago; 1903ko organo bat (Didier etxeak egindakoa). Bilboko Santiagoko katedralarekin batera Bizkaiko garrantzitsuena da. Victor Chavarriren monumentua. Udaletxea
Gaur egungo udaletxea 1883. urtean Atanasio Anduizak egin zuen estilo neoklasikoz. Neoklasizismoaren sotiltasunak kutsu serio dotorea ematen dio. Apaingarri moduan, zutabe korintiarrak ditu fatxadan. Victor Chavarriren monumentua
Victor Chavarri ingeniari zibila zen eta Portugaleteko Barrenkalean jaio zenez, gaur egun horri V?ctor Txabarri kalea deitzen zaio. Gizon hau oso garrantzitsua izan zen bai Bizkaiko industrializazioan eta baita garapen ekonomikoan ere, La Vizcaya lantegia, Bizkaiko Labe Garaien aitzindaria, fundatu baitzuen.
V?ctor 1900an hil zen, 45 urte zituela eta Udaletxe aurrean dugu bere oroimenezko monumentua, herritarrek bildutako diruaz ordaindu zena 1903an. Eskultura lan horri esker, Miguel Blay artistak urrezko domina jaso zuen Parisko Nazioarteko Erakusketan 1905ean. Monumentuak hainbat atal ditu: V?ctor Txabarriren bustoa eta, granito grisezko oinarriaren gainean, bi langileren irudia.