434 Zenbakia 2008-04-04 / 2008-04-11

Euskonews Gaztea

Taldea: Kabuxa (Parablennius pilicornis)

ADEVE

ADEVE

Deskribapena Buruaren profila nahikoa sakona du; betzuloen gainean tentakulu laburrak ditu, harizpi formako digitalizazioek osatuak. Kolorea da arrain honen ezaugarrietatik deigarriena; izan ere, koloreaz gain, orbainak ere aldatzen ditu arrain honek. Hori guztia segundo gutxi batzuetan egin dezake, animo-egoeraren arabera; marra edo banda marroi ilunak izaten ditu. Ar batzuk erabat beltzak edo urdin ilunak izaten dira; emeek ordea, urre kolore deigarria har dezakete (aurkikuntza aparta urpekari batentzat), eta gero, bere jatorrizko kolorea berreskuratu.

Tamaina Gehienez ere 12 cm luze izan dezake.

Biologia Arrain bentonikoa da; uda hasieran ugaltzen da. Elikadura: moluskuak, krustazeoak eta anelidoak.

Habitata Hondo harritsuetan, 1 m eta 10 m bitartean aurkituko dugu.

Hedapena Atlantikoa. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.