433 Zenbakia 2008-03-28 / 2008-04-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Areeta eta Erromoren egoera

LARTATEGI, Goiuri

San Nikolas ikastolako ikaslea (Getxo)



Betidanik, Getxoko bi auzo hauek Gobela ibaiak banatuta egon dira. Esan liteke bai politikoki eta baita ekonomiaren aldetik ere gertatzen zela. Alde batean dirudunak bizi ziren, eta bestean aldiz, pobreak, edo hobeto esanda ez hain aberatsak. Eta egoera hau ez zen herriaren onerako. Irudian, Areeta eta Erromo. Azken hau goiko aldean agertzen da, ibai eta trenbideak banatuta.

Arazoa saihesteko, ibaia alde batera uztea zen egin zitekeen gauza bakarra. Eta hala egin zuten. EAJ–PNV alderdi politikoaren hautagaiak alkatetza eskuratu zuenean eman zen; hau da, gaurko Areetako metroko plaza sortu zuten orain urte batzuk, Areeta eta Erromo elkartuz. Gehien bat, PP eta PSOE ziren elkarketa honen kontra zeudenak. Horregatik, gehiengoa izanik, urteetan Areeta eta Erromo ez ziren lotuta egon.

Orduko Getxoko alkateak lortu zuen elkartzea. Baina alkate aldaketa ematean, gaur egunekoak (Imanol Landak) hitza eman du metroko plaza kenduko dela, Gobela ibaia bi auzo hauetatik pasatuz eta berriz ere bereizketa sortuz.

Ados al gaude aldaketa honekin? Zergatik berriro antzinara bueltatu? Hainbat jende kontra dago, gehienbat Erromokoak, haiek baitira galtzaile handienak. Gainera, orain dela urte batzuetatik hona, metroko plaza hori – “La plaza de la ajedrez” izenez ezagutzen duguna– umeen eta gazteen elkar leku bihurtu da. Bertan, Getxolandia jartzen dute (Gabonetako umeen parkea) beste hainbat gauzen artean.

Orain, ordea, guztia kendu nahi dute eta denboran atzera egin, gaur egungo gai nagusiagatik, politikagatik. Zergatik? Ez dakit, baina bi auzo horiekin egingo dutena ez dela bidezkoa iruditzen zait.