432 Zenbakia 2008-03-14 / 2008-03-28
Deskribapena Beltza kolorekoa. Gorputz fusiformea. Beheko barailako hortzak, zerratuak eta oso ugariak ditu.
Tamaina 1,80 metro luze eta 80 kg. izatera irits daiteke.
Biologia Obobibiparoa da. 16 kume izan ditzake. Umekiak amaren umetokian garatzen dira eta heldu itxuraz jaiotzen. Heldutasun sexuala 0,80-1 metrotara heltzen delarik lortzen du.
Elikadura Hondoko arrainez, moluskuez (zefalopodoak) eta krustazeoz elikatzen da.
Habitata Marrazo bentonikoa da. Bizkaiko Golkoko hondo arrokatsu eta limotsuetan bizi da, 200-500-1800 metro bitarteko sakoneratan.
Hedapena Atlantikoa, Barea, Indiakoa eta Mediterraneoa.
Arriskugarritasuna Ez da arriskutsua.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.