431 Zenbakia 2008-03-07 / 2008-03-14

Euskonews Gaztea

Taldea: Isaba (Nafarroa)

ADEVE

ADEVE

Anayeko Lepoa 300 metro alturako malkarti zorabiagarri batez dago menderatua iparraldean. Hiru Erregeen Mahaia eta Auñamendi mendien artean, Pirinioetako ardatz katearen igarobidea moztu egiten duela dirudi. Gertuagotik behatuz, harresia trinkoa izatetik urrun dagoela suma daiteke eta kontutan hartzekoa da ibilbide gihartsuren bat, malkarra ia zuzenean gainditzen duena.

Anayeko Lepoan (harri bereizgarria Balizaketen gurutzegunean), IMan atakaren igarobidea zaintzen duen dorre ikusgarri batean erreparatu behar dugu. Bidea dorre honen eskuin-eskuinetik doa, oztopo harritsuak inguratuz, eta arriskurik gabeko eskaladako pasarte erraz bat edo beste dauka. Belaguako babes-etxeko bide balizatutik iristen da Anayeko Lepora, gutxi gorabehera 4 kilometrotan, Arreetan zehar egin beharreko ibilbide neketsuaren eragozpenaz. Zuzenean igo harrizko malda batetik lepoa menderatzen duen harpe errektangeluarraren eskuinetara mantenduz, eta behin horma garrantzitsu baten oinera iritsita, eskalada alde batera utzi, eskuinetik, perpendikularrean dagoen korridore errez batetik igoz.

Mehargunean sartutako korridore honen erdian, bertan tinkatutako bi blokek ariketa pixka bat egitera behartuko gaituzte (II goi) lepoko atakaren gainaldean dagoen terraza eder batera irten baino lehen. Orduan konturatuko gara dorrea ez dela berez muino sinple bat baizik, eta gainditzeko erraza gorako zeharbide batez (ZG). Handik gora, 3 metrotako murru txiki batek (II) Anialarraren hegoaldeko alderdi osoa inguratzen duen terraza handira bidea zabalduko digu. Zuzenean igo daiteke gailur aldera, malda harritsu batean barrena, edota terraza osoa zeharkatu eskuin alderantz gandorrera azaltzeko 2.295 kotako lepoan, Castetne eta Anialarren artean.

Itzultzeko ikusi Karrerasko Lautadaren adierazpena eta planoa, Anialarrako gandorrean 2.050 lepoa bilatuz. Bertatik ezkerralderantz jaisteko aukera izango dugu, Añarbarkandiako haranerantz. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.