430 Zenbakia 2008-02-29 / 2008-03-07

Euskonews Gaztea

Gaiak: Txakurrak Getxon

LAVÍN, Beñat

Getxoko San Nikolas Ikastola (DBH 4. maila)



Gure herrian, Getxon, txakur asko daude eta ez edonolakoak gainera, gehienak arraza onenetakoak baitira; baina jabe gehienek ez dakite txakurra behar bezala eramaten, hezten, etab. Ez dira konturatzen haien txakurrek sarri zikindu eta molestatu egiten dutela.

Hasteko, txakurrek edonon egiten dute kaka eta jabeek ez dutenez jasotzen, kaleak nahiko zikin egoten dira eta kontu handiz ibili behar gara ez zikintzeko. Gauetan parkeetako lorategietan ibiltzen dira, txakurrek kaka egiten dute eta jabeak, txakurrak “haien lana” noiz amaituko zain egoten dira, ahalik eta lasterren etxera bueltatzeko. Nahiz eta batzuetan egiten duten, normalean, jabeak etxera doaz ezer batu barik eta lorategiak zikin–zikin utzita. Hurrengo egunean parke horietara umeak joaten dira jolastera eta askotan arrazoi batengatik edo bestearengatik lorategietan sartzen dira.

Jarraitzeko, nahiz eta Getxon debekatuta egon, txakur batzuk oraindik aske doaz kaletik eta honek arazoak sortu ditzake. Adibidez, txakurrak ez zaizkie pertsona guztiei gustatzen eta askori beldurra ematen die. Gainera, txakur handiek pertsona nagusiak bota ditzakete, eta modu berdinean baita ume txikiak ere.

Txakurrek beste arazo bat dakarte, zaunka etengabe eginez, gogaikarriak egiten dira.

Guzti honekin batera, aurten Getxoko udaletxeak ikastaroak egin ditu txakurren jabeentzat eta beste gauza batzuen artean honelako gauzak erakutsi dizkiete: nola hezi, nola zaindu, kaletik nola eraman...

Nire ustez neurri batzuk hartu beharko lituzke udaletxeak, txakurrak aske ibiltzeko eremu gehiago eginez, edo eta txakurren jabeek ere neurriak hartuz. Adibidez, txakur kakak jaso eta txakurrak loturik eraman.