429 Zenbakia 2008-02-22 / 2008-02-29
Latinez: Calonectris diomedea Gaztelaniaz: Pardela Cenicienta Ingelesez: Cory’s Shearwater Frantsesez: : Puffin cendré
Ezaugarriak
Lumajeko koloreen kontrasteak nabarmentzen du, goiko aldea nabar-gris ezkatatsua eta behekoa zurixka duelako. Ertz guztiak eta hegoen puntak marroi ilunez azpilduak ditu, isats beltzak gutxitan izaten du zerrenda zuria isatsaren eta bizkarraren artean. Buru grisaxka du eta moko indartsu horia, hurbiletik bakarrik ikusten zaiona. Astiro eta motel hegan egiten du uraren mailan. Hegada indartsua eta luze planeatzen du, eta gainerako gabaiek bezala, txandaka bizkarra eta sabelaldea erakusten ditu. Gabai handia (Puffinus gravis) tamainaz antzekoa da, baina azkarrago egiten du hegan eta sabel argia du eta isatsaren oinarrian zerrenda zuria eta txano ilun bereizgarria ditu.
Tamaina
45-56 cm. Europan ibili ohi den gabaietan handiena da.
Biologia
Ugalketa-garaitik kanpo pelagikoak dira eta ia Ozeano Atlantiko osoan ibiltzen dira. Euskal Herrian itsasertzetik baino ezin dira ikusi. Iraila eta azaroa bitartean izaten da mendebalderako migrazio-fluxu handiena. Urteko gainerako hilabeteetan dezentez bakanagoak dira. Gehien sumatzen diren aleak Ozeano Atlantiko artxipelagoetan (Kanariar Uharteak, Madeira, Berlenga edo Azoreak) habia egiten duen subespeziekoak dira. Dauden hiru subespezieek Mediterraneo itsasoko hainbat artxipelagotan eta Mikronesiako zenbait irlatan egiten dute habia.
Elikadura
Arrainak, zefalopodoak eta beste ornogabe txikiak jaten dituzte eta batzuetan arrantza-ontzien atzetik ere ibiltzen dira, bazterkin bila.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.