428 Zenbakia 2008-02-15 / 2008-02-22

Euskonews Gaztea

Taldea: Txirria (Calidris alba)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Calidris alba Gaztelaniaz: Playero blanco Ingelesez: Sanderling Frantsesez: : Bécasseau sanderling

Deskribapena

Itxura argi eta trinkoa duen txirria da. Atentzioa ematen du bere mugikortasun izugarriak. Hondartzetan uraren ertzean uhinen joan–etorriaren arabera ibili ohi da. Udako lumajean hegaztiek bizkarralde, buru eta bularralde gorrizta dute, baina bizkarraldea oso ezkatatsua izan ohi da. Neguan lumadia ez da hain deigarria; ia zuria, gris argia du. Gazteek itxura ezkatatsua izaten dute, bizkarralde osoan tonu zuri eta beltzekin. Mokoa sendoa eta hankak txirri lodiarenak baino luzexeagoak dira. Atzeko behatzik ez du. Hegan ari dela, hegal–zerrenda zabal zuria erakusten du oso hego ilunaren gainean. Isatsa grisa da alboetan eta beltza erdian. Ipurtxuntxurrak berriz, bi orban zuri ditu alboetan. Espezie sarria, ez ugaria haatik, igaroaldietan.

Tamaina

20–21 cm.

Biologia

Artikoko tundran egiten du habia. Gugandik gertuen dauden ugalketa–lekuak Groenlandia eta Svalbard dira. Neguan, ordea, erabat itsasbazterrekoa da eta talde handiak ibiltzen dira Ipar Itsasoan negu–pasan.

Elikadura

Larreetan eta urmaeletan intsektuz, krustazeo txikiz, igelez eta zapaburuz elikatzen da, eta paduretan harrak, moluskuak, krustazeoak... jaten ditu.

Habitata

Kostaldean bizi da, eta hondartzak eta padurak atsegin ditu. Erabat paseko hegaztia da eta Euskal Herrian noizbehinka baino ez da azaltzen.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.