427 Zenbakia 2008-02-08 / 2008-02-15
Sexuaren inguruko ohiturak asko aldatu dira azken urteotan. Antzina, jendea sexu harremanik euki gabe ezkontzen zan, eta sexu harremanik izanez gero, seme–alabak eukiteko izaten zan. Gaur egun, ostera, guztiz desbardina da. Antisorgailuen erabilera asko hedatu da jende gazte zein helduaren artean. Eskoletan ekintzak egiten dira honeen erabilera erakusteko. Hala ere, batzuetan produktuetan akatsak egoten diralako edo txarto erabiltzen diralako egoera larriak gertatzen dira.
Orain dala urte bi, Euskal Herriko 217 nerabe ama izan ziran, eta horreetatik %23 Bilbokoak ziran. Tasa honeek ez dira jaitsi nahiz eta antisorgailuen inguruan dagoan informazioa nahikoa izan. Adibidez, Bilbon sex–shop ugari dagoz hiriko hainbat eta hainbat lekutan, eta edonor da gai bertan saltzen diran produktuak erosi eta erabiltzeko. Euskara sexu munduan
Gainera, azken bolada honetan euskara mundu sexualean sartzeko ahaleginak areagotu egin dira. Jostailu eta sex–shopetako produktu asko gure hizkuntzan izendatu dabez, eta euskalsexen web orrialdean sexuaren hiztegia jarri dabe martxan.
Euskalsex erakunde honek, web orrialdetik bultzatzen diran ekintzetatik aparte, areto erotiko bat antolatu zuen 2007an. Euskadiko Nazioarteko 1. Areto Erotikoa, Bilbon antolatu zan La Casilla kiroldegian 2007ko uztailaren 20tik 22ra bitartean. Bertan produktu erotiko asko erosi eitekezan, sexua zuzenean ikusi, pornografia euskalduna erosi baita aktoreen hitzaldiak entzun ere. Areto Erotiko hau hiru helburu nagusi lortzeko asmoz antolatu zan: euskeraren erabilera pornografia mundura zabaltzeko, euskal aktoreak promozionatzeko eta euskaldunen artean sexu kontsumoa normalizatzeko.
Laburbilduz, artikulu erotiko bat erosi nahi izanez gero sex–shop batera joaten bagara, hona sartu aurretik aldeetara begiratzeko eta ezagunen bat ikusten ez dogun ziurtatzeko dogun ohitura hau kentzea da helburua. Ekimen haren zuzendaria Carlos Resa izan zan. Bere iritziz sexuaren aurrean daukagun naturaltasun eza, Eleizaren eta joera kulturalaren errua da eta ez dogu sexua era dibertigarri eta naturaltzat hartzen.
Aurretik aipatu dogun lez, Euskalsex Areto Erotikoan euskal pornografia erosteko aukera izan zan. Geure buruari galdetu ahal deutsagu ia euskal pornografia dagoan. Arraro iruditu arren, bai, badago euskal pornografia kopuru txikian bada ere. X filmen zuzendari euskaldun baten iritziz, Xabi Garderen ustez, Euskadin ligatzen dan arren ez da sexu harreman handirik izaten.
Eta hori Carlos Resak aipatutako arrazoi bardinen ondorio da. Hau da, sexu harremanak eskasak izatean, euskaldunok pornora jotzen dogula. Horren arrazoia, argi dagoanez, sexuaren gabezia da. Zuzendari honek X film bat euskeraz filmatzeko ideia izan eban. Hala ere, ideia honek ez eban lortu espero eban arrakasta, euskeraz hitz egiten eben aktorerik aurkitu ez ebalako. Baina ez dau gogorik galdu. Interesgarria izango litzateke euskeraz filmatutako pornografia ikustea, gure kulturara oraindik ailegatu ez dan mundu bat baita.
Beraz, argi dago sexuak eta erotismoak gaur egun gure bizitzetan garrantzi handia daukala eta sexu harremanak eukiteko antisorgailu eta jostailuen informazioa asko hedatu dala. Horregaitik, esan daikegu oso erraza dala honeek eskuratu eta erabiltzea, baina euren erabilera egokia izan behar da.
Horregaitik, gomendatzen deusku bai gure familiak, bai eskolako proiektuak burutzen dabezan erakundeek, kontu handia izan behar dogula sexua praktikatzerakoan. Bestela, arazo larriak izan daikeguz eta. Gaixotasun asko pairatu daitekez, eta batzuek heriotzara eroan ahal zaitue gainera.