Euskonews Gaztea
Gaiak: Sorginkeria Euskal Herrian
Bernat Etxepare lizeoa, Baiona (Batxilergoko ikaslea)
“Baionara iritsi bezain laster, sumatu nuen lurralde hura oso gustukoa izango zutela sorginek” erran omen zuen Pierre de Lancre–ek Euskal Herrira ailegatu zelarik. Jan Ziarnkoren grabatu bat, Pierre de Lancreren lanerako.
Sorgina oso lotua da herri sinesmenekin eta gizarte guzietan historian zehar behin baino gehiagotan agertzen den fenomenoa da. Euskal Herrian ere sorgintzarekin lotutako gertaera eta gatazkak izan ziren Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hastapenean. Euskal Herriko sorgintza kristautasunaren aurretiko errito eta sinesmenekin lotua dela jakin eta ulertu behar da.
Ipar Euskal Herrian garai ilunak biziko dira XVI. mendean: 1512 eta 1659 bitartean Frantzia eta Espainia arteko gatazkak, eta ondoren 30 urtez, erlijio gerlek beldurra eta miseria ekarri zuten lurraldean.
Era berean Nafarroaren konkistaren garaian sorgintza eta sorgin ehiza, errepresio politikorako moduan erabilia zen. Horren lehengo inkisizioak Nafarroako mendialdean eginiko lana da (atxiloketa, epaiketa, zigorrak...); Lapurdin ere Frantses errege Enrike IVak, Pierre de Lancre sorginkeria kasuak ikertzera eta zigortzera bidali zuen. Honek zorrozki bete zituen erregearen aginduak, berrehun bat emazte, haur eta apaiz errearaziz, 1609an erruak aitortzera behartu ondoren. Beste hirurogei bat emazte hilarazi zituen sorginak zirela argudiaturik. Bestalde beste hainbat epaiketa egingo dira Bordeleko Parlamentuan. Zenbait kasu
Urteetan zehar Euskal Herri osoak auzi ezberdin batzuk ezagutu ditu:
– Anbotoko sorginekin hasi ziren XVI. mendean, 30 hil zituzten. – Orreaga beste auzi bat izan zen 1525ean. – Nafarroan 150 sorgin hil zituzten1527an. – Otsagabia herriko auzia izan zen1539an. – Iruñera eraman zituzten zigortzeko 49 pertsona1540an, hauen artean haur asko izan ziren. – Lapurdin 40 sorgin epaituak eta 12 sutara kondenatuak izan ziren 1601ean. – Auzi garrantzitsu eta famatuena egin zen1609an Zugarramurdin: 31 pertsona salatuak eta erreak izan ziren. Akelarreak ospatzen ziren tokiak. Argazkia handitzeko, sakatu gainean.
Auzi horietan Euskal Herriko sorginkeriak izan ohi zituen osagai guztiak ageri ziren: akelarrea bere dantza eta mezu beltzekin, kristau fedearen "ukatzea", eta deabruari men egitea, sexu orgiak, gantzuketa eta pozoiak, airean egindako hegaldiak, gorputzak lurpetik ateratzea eta nekrofilia, deabruzko animalien presentzia (apoak...), sorginkerian aritzeko hastapenak, haur eta gazteen parte hartzea, sorgin eta azti leinuak bazirela baieztatzea...
Herri sinesmenetan oso errotuta egon dira sorginei buruzko kontakizun, sineste eta istorioak. Horietan sorgin bihurtzeko bideak (elizaren itzulia hiru aldiz egitea, beste sorgin baten arropa janztea...) edota sorginak aurkitzeko bideak adierazten dira (oilo baten bihotza ur irakinean egosi eta gero orratz batetik zintzilik jarrita toki horretan dauden sorginak agerian gelditzen omen dira...).
Jakin behar da, hala ere, nahiz eta ehizatuak izan ziren eta errepresio handia izan den sorginen gain, gure kulturaren barne direla eta gaur egun oraindik ospatuak direla otsailean Ziburuko Sorgin gaua eta duela gutti arte Zugarramurdiko leize zulo famatuetan; bertako leizeak eta aurreko akelarre zelaia ospetsu bilakatu dira geroztik.